Ordizia-Txindoki duatloia, iruditan
Joan den ekainaren 15ean jokatu zen Ordizia-Txindoki-Ordizia I. duatloia, duela hamarkada batzuk Juan Jose Rezola itsasondoarrak eta Iñaki Maiora ormaiztegiarrak egindako apustu bana oinarri hartuta. Julen Larrucea Urdaitri Triatloi Taldeko larrabetzuarra izan zen gizonezkoetan garaile, 1.28.11ko denborarekin. Amaia Luquin hondarribiarra izen zen lehen emakumezkoa, 1.58.21eko denborarekin. 'MyTxanel' erabiltzaileak Tximista bidean jasotako irudiekin bideoa egin eta sarean jarri du ikusgai.













