Ordiziako 'Dantza zati bat' ekimenaren bideoa ikusgai
Ordiziako 'Dantza zati bat' ekimenak egindako bideoa ikusgai jarri dute Youtuben. Nazioen Munduak bultzatutako autodeterminazioaren aldeko ekimen honetan, Ordiziako hainbat elkartek eta 400 herritar inguruk parte hartu zuten. Tartean ziren Amets Bide dantza taldea, Emaneurre elkartea eta kirolariak, Ordiziako gaztetxea, Trobadore alaiak, txistulariak, Burrunbazale txaranga, erraldoiak, Herrira eta azokako saltzaileak. Iazko azaroan grabatu zuten saioa Ordiziako plazan.













