Otsaileko bigarren elurteak ere ia Goierri osoa zuritu du
Larunbatean hasi eta etenaldi batzuk kenduta, ia asteburu osoan egin du elurra Goierrin. Herririk gehienak zuritu ditu, baina batez ere, 200 metrotik gorako altueran daudenak. Horrelakoetan gertatu ohi den moduan, errepideetan ere izan du eragina elurrak, eta zenbait arazo sortu dira goizean zehar. 8:00ak aldera, ibilgailu batek istripua izan du Gi-632 errepidean, Ormaiztegi eta Beasain artean. 11:00ak aldera, beste auto bat errepidetik irten da Gi-2637an, Zegama parean. Atzo, berriz, lurjausia izan zen Zumarragan, GI-631 errepidean, Azkoitiarako bidean. Mendate eta portuei dagokionean, denak zabalik daude une honetan, baina elurra ari duela eta, kontuz ibiltzeko deia egin dute Etxegaraten, Deskargan eta Eitzagan. Itxita dagoen bakarra, Udana da.
Eguerdira bitartean, 100 eta 200 metro artean kokatuko da elur maila. Arratsalderako, berriz, 300-400 metrora igoko da maila hori. Bihartik aurrera, frontea gelditu eta eguraldiaren aldaketa etorriko dela aurreikusi du Euskalmet metereologia agentziak.
- Urretxuko ikuspegia, Santa Barbaratik
- Santa Barbara, Urretxun
- Txantxangorria
- Ormaiztegiko zubia
- Gabiriako mendi bidea
- Segurako bidegorrian paseoan
- Gizonezko bat baratzean
- Segurako portale bat
- Segurako herrigunea
- Jendea paseoan, Beasainen
- Zumarragako herrigunea
- Gizonezko bat oinez, bastoiarekin
- Trenbidea, Legorreta parean
- Ormaiztegiko herrigunea
- Beasaingo herriguneko kale bat
- Urretxuko herrigunea
- Urretxuko herrigunea






























