Urdangarini bertsoak atera dizkiote
Ez da gutxiagorako. Iñaki Urdangarinek eta Espainiako erret familiak bertsoak ateratzeko moduko gorabeherak izan dituzte azkenaldian. Urdangarinen jaioterritik datorren Gari eta Iñaki trikitilari bikoteak egin du kanta, Iker Zubeldia bertsolariaren hitzekin. Erreal eza (Inaxito) du izena kantak, eta bertan, umorez baina kritika zorrotza eginaz jorratzen dute gaia. San Jose eguneko trikiti jaialdirako prestatu zuten kanta, baina orain zabaldu dute sarean, bideo modura.













