
Julen Etxeberria eta Dino Oiarbideri urrezko intsigniak emango dizkie Beasain Kirol Elkarteak larunbatean, Loinatz futbol zelaian. Omenaldiaren ondoren, aurkari zuzena den Mutilveraren aurka jokatuko du taldeak, Bigarren Federazio mailari eusteko ahaleginean.

HEI Harrapaketa, Esterilizazioa eta Itzulera metodoaren aplikazioa da programaren ardatz nagusia. Udalak lokal bat utziko dio elkarteari, materiala gorde eta antzutu berri diren katuak ebakuntzatik osatu daitezen.

Jon Ander Albisu ataundarrak Binakako Pilota Txapelketako finala jokatuko du Iruñeko Nafarroa Arenan, igandean, martxoaren 29an, Unai Laso bikote duela. Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia dituzte aurkari.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, hainbat eragilerekin eta Udalarekin elkarlanean, egitarau zabala antolatu du gune ireki honetan, hilaren 27an, ongi egon eta ongi sentitzeko funtsezko gaiei buruz hitz egitea eta elkarri entzutea helburu.

Izeba proiektuak egin du deia, boluntarioak behar dituelako. Gazteentzako erreferente helduak behar ditu, Goierrikoak. Gazteei behar duten afektibotasuna eta gertutasuna eskaintzen dizkiete izeba-osabek.

Nekane Munduate Goierriko Korrikako arduradun eta AEKko irakasleak, Chabeli Sierra AEKko ikasleak, Korrikan kilometro asko egiten dituen Asier Auzmendik eta Xabier Albizu Errigorako kideak parte hartu dute.

Gida gastronomikoak ematen dituen izendapenak dira, eta "une atseginak igarotzeko eta sukaldeaz gozatzeko tokiak" dira.

Frankismoak errepresaliatutako emakumeak izango dituzte hizpide bihar Zegaman. Ione Zuloaga historialariak eta Aranzadiko kideak egingo du hitzaldia.

Ostiralean irekiko dute erakusketa gizarte etxeko sarreran.

Dantzaldia 19:00etatik 21:00etara izango da, eta bertan afaltzen geratzeko aukera izango da.

Jardiel Poncelaren komedia klasikoa euskarara egokitu du, eta urriaren 31an antzeztuko dute Usurbe Antzokian, Rosa Rojoren zuzendaritzapean.

Oroith Txiki abesbatzak ostiraletan 17:15etik 18:15era entseatzen du, Zuhara Etxabe legorretar gaztearen zuzendaritzapean, eta Ordizia eta Goierriko haurrei gonbita egin diete abesbatza ezagutu eta parte hartzera.

Ostegunean egingo dute auzotarrekin bilera udal agintariek eta teknikariek. Hitzordua 18:00etan izango da, Buskabaso auzo elkartearen egoitzan.

Mikelar 8-12 arteko bidea behin-behinean itxita egotea, oinezkoentzako pasabideak murriztea, aparkalekuak lekuz aldatzea eta ibilgailuen sarbidea mugatzea ekarriko du.

Ordiziako jeltzaleek "garbiketa zerbitzuak indartzea eta espazio publikoen egoerari arreta handiagoa eskaintzea" eskatu dio Udal Gobernuari