
Barrenan kultur etxean elkartzen dira astelehenetan Bizitza edo Al Ayat topagunean atzerritik Ordiziara bizitzera etorritako emakumeak.

2025eko Sormen Lehiaketaren deialdi berria abian jarri du Lazkaoko Udalak. Azaroaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak; hausnarketa eta sentsibilizazioa bultzatu beharko dute.

Santikutz jaietako ezpata-dantza Legazpiko ikurretako bat da. Angel Muruak egindako ikerketen arabera, XVI. mendean ere dantzatzen zen. Gaur hitzaldia egingo du dantza horren historia azaltzeko.

Biharko saioan, Unai Mintegi idiazabaldarra, Ane Lore Lasa beasaindarra eta Garazi eta Onintze Garrido ahizpa beasaindarrak izango dira hizlariak.

2.500 euro jasoko ditu legorretarrak ‘Zaku berekoak’ lana sortzeko.

Bederatzi ebakuntza gela eta minaren unitatea izango ditu, besteak beste. Eraikin berriaren aurrekontua 75 milioi eurokoa da.

Jose Antonio Elosegik zabaldu egin du fruta eskaintza, eta bruselaza gehiago iritsi dira feriara.

Izan Inurri elkartearen eskutik, Aissa Intxausti, Maddi Aiestaran, Oihana Arana eta Sarai Robles arituko dira bertsotan. Sarreren erreserba aurrez egin behar da.

Musikari legazpiarrak gitarra joko du 17 urte eta gero oholtzara itzuliko den Oñatiko heavy talde ezagunean. Hatortxu Rock jaialdian parte hartuko du Latzenek.

16:30etik 18:00etara bitartean, komikiak eta orri markatzaileak sortzeko aukera izango dute haurrek eta gaztetxoek. Eta ondoren, 18:00etan, haur txokoan, Maite Frankoren ipuin kontaketa saioa izango da.

Ordizian bihar Herri Antzokian izango da Laburbira, 19:00etan.

Gaua girotzeko, 19:30ean hitzaldia egingo dute Pantx Records kolektiboko kideek, musika jamaikarraren historiaren inguruan

Eskolako liburutegian elkartuko dira pantailen erabilerak dituen ondorioez hausnartzeko.

Bigarren saria ere beretzat izan da eta hirugarrena, Ordiziako Iraitz Sarasolak irabazi du.

Legazpiko emanaldi honetarako sarrerak salgai daude 10 euroan.

Apirilaren 5an, larunbatean, Popatik, Hilerri eta The Keller's taldeen kontzertua izango da Ordiziako Kirkil pubean.

Astelehen arratsaldean zabaldu zuen udalak jakinarazpena.

Abizenak euskarazko grafiaz jartzeko kanpaina jarri dute martxan UEMAk eta Legorretako Udalak elkarlanean.