Bestelakoak

Etxebizitza

Hileko batez besteko errenta 606,7 eurokoa izan da bigarren hiruhilekoan Goierrin

Beasainen dago alokairu preziorik handiena: 677,8 euro. Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko batez bestekoa 779,1 eurokoa da. 176.730 eurokoa izan da salerosketaren batez bestekoa.

Laida Goiburu

Ganadurik gabeko San Martin feria, asteburuan Zegaman

Aurten ez da herriko abereen erakusketa eta sariketarik egingo. Aizkorri-Aratz Natur Parkeko gazta lehiaketa ohi bezala egingo da. Bihar, Iñiguezen ikus-entzunezkoak irekiko du egitaraua.

EAJren ustez, Ordiziak bere plan orokorrari heldu behar dio "herriaren etorkizuna planifikatzeko"

Ordiziako EAJko udal taldeak "berriro" eskatu dio EH Bilduko gobernu taldeari Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) berraztertzeko.

Hitzaldia

Gizonezkoen osasunaren aldeko hitzaldia gaur, Movemberren barruan

Villamizar doktoreak minbiziaren prebentzioaz hitz egingo du. Udaletxeko batzar areto nagusian izango da hitzordua, 19:00etan.

Esku-pilota
BEÑAT SENAR APALATEGI. Pilotaria

«Binakako Txapelketa dator orain; ea hor sartzeko aukera daukadan»

2001eko urriaren 25ean Ataungo San Gregorio auzoan jaioa, Ataungo herriari bigarren txapela eman dio Beñat Senar Apalategik. Iraitz Zubizarretak irabazi zuen aurrenekoa. Herriko pilota eskolan jokatzen hasi zen Senar, eta ondoren, LAPKEko harrobian hazi. 2023ko azaroaren 26an egin zuen profesionaletako debuta.

Izaro Villarreal
AHT-AREN PROIEKTUA

Zundaketa lanetan ez laguntzeko eskatu die Stop zundaketak-AHTrik ez! ekimenak udalei Idiazabalen, eta mendi martxa iragarri du

Azaroaren 23an izango da mendi martxa, Idiazabalgo plazatik abiatuta. Ataungo mugara joango dira, eta Inma Mugerza hidrogeologoak AHTak ingurune karstikoetan sor ditzaken kalteen berri emango du.

Hirigintza

San Martin auzoko txabola eremua desagertzear dago

Udala atzo hasi zen eraikinak eraisten, espazioa berreskuratzeko eta birnaturalizatzeko. Kutsadura eta amianto fokuak ezabatuko dituzte, eta eskola bidea birgaitu ere bai.

Iparragirre Eraikuntzak enpresari aitortza egin diote Enpresa Txiki eta Ertainen sarietan

"Prestakuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustu sendoagatik" jaso du aitortza Idiazabalgo eraikuntza enpresak.

Iñaki Gurrutxaga
Erakusketa

Fernandezen ‘Loreontziak: lorerik gabeko ontziak’ erakusketa Igartubeitin

Erakusketa apirilaren 4tik 6ra egongo da ikusgai. Ezkio-Itsasoko eskolako haurrek artelanak sortuko dituzte ostegunean, erakusketarako.

Udalekuak

Uztailai udalekuetan begirale izateko izena eman daiteke

Legazpiko udaleku irekiak uztailean izango dira, eta aurten Lorratz elkarteak koordinatu eta zuzenduko ditu.

Literatura

Ibarzabalek Muñagorri protagonista duen eleberria aurkeztuko du, bihar

Aurkezpena Zumalakarregi museoan izango da, 18:30ean. Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.

Liburuaren Nazioarteko Eguna

Ordiziako liburutegian irakurleen gomendioak jasoko dituzte apirilean

Parte hartzen dutenen artean, maiatzaren 5ean, Mujika liburu dendan nahi duten liburua hartzeko bonuak zozkatuko dituzte.

Ordiziako udaleku irekietarako izen-ematea irekiko da apirilaren 3an

Ekainaren 23tik uztailaren 18ra antolatu dituzte, 2014 eta 2020 urteen artean jaiotako haurrentzat. Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00era izango dira. Izena emateko epea apirilaren 3tik 11ra bitartean da.

Ateak Ireki 2025

Ateak Ireki egitasmoa aurkezteko bilera Ordizian

Apirilaren 3an, 18:30ean, Ordiziako D'Elikatuzen. Ordiziako familiak animatu nahi dituzte parte hartzera.

Ordiziako Lutxi Irazi gunean, komikigintza

Lutxi Irazigunean komikigintza gaiari eskaini diote toki berezia apirilean.

Euskaraldia 2025

Euskaraldiko hamaikakoa aurkeztu dute Ormaiztegin

Adin eta esparru-sozial ezberdinetako herritarrekin osatu dute hamaikakoa.

Patxi Zubizarreta, 'Kantauri' filmean narratzaile

Ostiralean estreinatuko da zinemetan. Kantauri itsasoko barrenak emango ditu ezagutzera filmak.

Mendia

500 eurotako saria Izazpiko Igoerako errekorra gainditzen duenarentzat

Maiatzaren 11n izango da aurten Izazpiko igoera, Ezkioko San Migel jaietako egitarauaren barruan.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa