Ikus-entzunezkoa: 'Hutsune handi bat'
Ekainaren 8an, 19:30ean, Hutsune handi bat dokumentala proiektatuko dute Ormaiztegiko Gizarte Etxean.
Heroinak eta HIESak Zumarragan eta Urretxun eragindako 115 heriotzak eta suntsitutako milaka bizitzak gogorarazten dituen dokumentala. Ideia Anne Zufiaurrena izan zen eta berak jarri du ahotsa. Zuzendari lanak, berriz, Alex Areizagak egin ditu.













