Ikus-entzunezkoa: 'Hutsune handi bat'
Ekainaren 10ean, 18:00etan, Hutsune handi bat dokumentala bigarren aldiz proiektatuko dute Legazpiko Latxartegi aretoan.
Heroinak eta HIESak Zumarragan eta Urretxun eragindako 115 heriotzak eta suntsitutako milaka bizitzak gogorarazten dituen dokumentala. Ideia Anne Zufiaurrena izan zen eta berak jarri du ahotsa. Zuzendari lanak, berriz, Alex Areizagak egin ditu.













