Ikuskizuna: 'Zulo beltza'
Abenduaren 1ean, 18:00etan, Zulo beltza ikuskizuna izango da Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Antzerkia, musika eta ikus-entzunezkoak uztartzen ditu. Gaixotasun mentalak eta horien inguruan gure gizartean dagoen tabua eta sortzen duen gizarte bazterketaren inguruko emanaldia da.













