Jardunaldia: XI. Gaztaren biltzarra Ordizia
Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako kideak eta Joseba Aranburu, gaurko aurkezpenean. Gipuzkoako Foru Aldundia Urriaren 9an Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak antolatutako XI. Biltzarra egingo dute Ordiziako Oiangu parkean.
Programa
- 10:00. Biltzarraren inaugurazioa. Idoia Otaegi, EHUko Udako ikastaroen zuzendaria eta agintariak.
- 10:15. Lehen ponentzia. Enrique Fantova, Oviaragon Taldeko zuzendaria. Oviaragon Taldea estatu osoko abeltzaintzako kooperatiba garrantzitsuenetako bat da, 600 abeltzain eta 600.000 ardi inguru dituena. Fontanova albaitaria eta artzaina da. Erretiroa orain gutxi hartu arren, familia-artaldeari eusten dio oraindik.
- Hitzaldia: Oviarangon – Grupo Pastores SCL. “Elkarrekin. Posible da”
- 11:00. ‘Kaxkagorri’-ren proiekzioa. Nazioartea hedapen handiko dokumentala, Joxe Ramon Agirre Marron-ek egina.
- 11:30. Bigarren ponentzia. Rafael Sanchez, COBADUko zuzendari nagusia. COBADU nekazaritza-kooperatiba bat da, Espainiako garrantzitsuena eta Europako inportanteenetako bat, 12.000 kooperatibista inguru dituena. Albaitari eta artzain izandakoa da, baina oraindik ere familia-artaldeari eusten dio.
- Hitzaldia: Lankidetza eta elkarlana, sektoreko desafioak eta mehatxuak gainditzeko.
- 12:15. Lehiaketa probak.
- Aurrerako arkume edo arkasta baten pisua asmatzea.
- Bi gazten pisua asmatzea.
- Bost ardi pisuaren arabera sailkatzea.
- 100 ardi inguruko artaldean artaldekoa ez den ardia aurkitzea.
- 14:00. Sari banaketa.
- 14:30. Bazkaria. Menua: ajoarrieroa, txahal hanburgesa, saiheskia tenperatura baxuan errea eta txuleta parrilan egina. Eta postrea.
- 17:00-17:30. Bote Luzea modalitateko erakustaldi-partida. Gipuzkoako selekzioko zortzi jokalarien eskutik.













