Dantza: Legorretako 24. Dantzari Txiki eguna
Dantzari Txiki Eguna, iaz, Legorretan.Maider Insausti Maiatzaren 31n, Legorretako 24. Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute. Legorretako Irrintzi Alai dantza taldeak ez ezik, Beasaingo Aurtzaka, Ordiziako Amets Bide eta Zaldibiako Iztueta dantza taldeek ere parte hartuko dute ekitaldietan.
EGITARAUA
- 11:30. Dantzarien bilkura eta hamaiketakoa.
- 12:00. Dantza taldeek dantza egingo dute herrian barrena.
- 13:00. Plazan egingo dute azken emanaldia.
- 14:00. Elkarrekin bazkaria.
- 16:15. Dantzaldi irekia izango da Oinkada taldearekin.














