Ospakizuna: Asteburu mikologikoa Legazpin
Urriaren 3tik 5era Asteburu Mikologikoa ospatuko dute Legazpin. Hona hiru egunetarako egitaraua:
Larunbata, urriak 4
- 09:30-12:30: Ibilbide mikologiko gidatua. Barrendiola urtegi inguruko pagadietan. Autobusa izango da Legazpitik joan-etorria egiteko.
- 11:00-14:00: Perretxikoak jasoko dira Azoka gunean. Trukean, salda eta txorizoa banatuko da. Goizeko ibilaldian bildutako perretxikoak jasoko dira, norbanakoen eramandakoekin batera. Aranzadiren gomendio jasangarriei jarraituz, perretxiko bakoitzaren ale bat edo bi jaso behar dira, garrantzitsua delako perretxikoak basoan geratzea.
- 15:00-18:30: Perretxiko sailkapena Aranzadi zientzia elkarteko kideen eskutik. Perretxiko bakoitzari izena eta berezitasunak jarriko zaizkio.
- 18:30-23:00: Perretxikoen erakusketa. Ehun mota inguru erakustea aurreikusten da.
- 19:00-21:00: Txanpi Solidarioa barrengorri pintxoen salmenta, Gernika-Palestina herri ekimenaren alde.
- 19:00-21:00: Upelgilearen begia apustu-jokoa. Perretxikoz betetako saskiaren pisua asmatzea, edo gehien hurbiltzea.
- 21:00: Saskia pisatzea eta sari banaketa. Irabazleak perretxikoz betetako saskia, makila eta labana jasoko du













