Ospakizuna: Inauteriak Zaldibian

Otsailaren 28an, 14:45ean, Zaldibiako Lardizabal eskolako komunitateak Inauterietako kalejira egingo du eskolatik plazaraino. Euria eginez gero, frontoi itxian egingo dute jaialdia. Ondoren, Guraso Elkarteak antolatuta, txokolate beroa, musika eta buruhandiak izango dira..