Topaketa: Goierriko Irakurle taldeen VIII. Topaketa
Maiatzaren 30ean (17:00-19:00), Goierriko Irakurle taldeen VIII. Topaketa egingo dute Segurako plazan.
Azpilla dantza taldeak eta Segurako txistulari taldeak ongi etorria egingo diete irakurleei, eta segidan 8-10 pertsonako lantaldetan bilduta Katixa Agirreren ‘Barne zerbitzuak’ liburuaz arituko dira.














