Aisia

Loinatzetan bete-betean daude beasaindarrak

Mari heldu da Murumenditik eta festa giroa herriko txoko ugaritan nabari da ia Beasainen. Atzo arratsaldean festen hasierako txupina bota zuten herriko ikastetxeetako ikasleek, eta gauean Mariren etorrerarekin lehertu zen festa. Jende ugari elkartu da erdigunean jai egunen lehen orduetan, bai atzo arratsaldean eta bai gaur ere, haurren danborradaren aitzakian. Buruhandiek eta erraldoiek haurrez inguratuta egin zuten itzulitxoa herrian, eta erraldoiek dantza ere egin dute aurten. Beste berrikuntzetako bat Zanpaldunak joaldunen irteera izan da aurten. Herriko gazte talde batek sortu du joaldun taldea, eta atzo arratsaldean egin zuten lehen saioa beasaindarren aurrean.

Goierriko Hitza

Txirrindulariek irabazi dute Legazpiarren erronka

Eguerdiko 12:00ak puntuan zirenean abiatu dira Imanol Ugarte, Unai Perea eta Ander Ibarguren txirrinduarekin eta Maria, Rafa Lasa eta Mariano Fernandez zaldekin Gabiriako Mandiola baserritik gora, zaldizko eta txirrindularien arteko lehian. Hasiera batean Korta jatetxetik abiatzekoak baziren ere, eguraldi txarragatik aldatu dute irteera puntua, ibilbidea motzagoa izan zedin. Lau kilometro eskas ingurukoa izan da azkenean.

Ane Arrieta

Arrastaka Mendi Taldeak jarduera berreskuratuko du

Datorren asteburuan Merindadeetako eskualdera joango dira. Castro Valnerara igoko dira, 1.700 metrotik gora

HARA!

Ataungo jentilak, 'Biba zuek' saioan

Jentilen Etorreraren 40. urtemuga eta larunbateko ikuskizuna hizpide izan dituzte ETBko saioan. Pertsonaia nagusiak aurkeztu eta antzezlan laburra ere egin dute, aurrerapen moduan.

Mahai inguruko bertso saioak, Hitzetik Hortzeran

Urte eta erdiko etenaren ondoren, bueltan dira bertso-otorduak, eta gai hori izango dute hizpide, aste honetako Hitzetik Hortzera telebista saioan. Tartean, hainbat goierritar ariko dira.

HARA!

Goierriko bi ostatu ETB2ko 'Juego de cartas' saioan

ETBk gaur emango du Gipuzkoako ostatuei eskainitako saioa. Gabiriakoa eta Itsasokoa agertuko dira bertan

Atxipiren jolasetan izena emateko epea gaur amaituko da

Banaka edo taldeka eman daiteke izena. Bost eta hamabi urte bitarteko haurrei bideratutako jolasak izango dira

Bareakek Gure Zirkurako sarrerak zozkatuko ditu

Merkatarien elkarteak hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu bezeroen artean

Udako Argazki Lehiaketaren irabazleak

Goierriko Hitzaren 16. Udako Argazki Lehiaketak baditu dagoeneko saridunak. Jon Esnaolak irabazi du epaimahaikoaren saria, eta Ainhoa Egurbidek Hitzakideena.

Beriaingo mendi irteerarekin ekingo diote urriari

Aizkorri Mendizale Elkartekoek Euskal Herriko erdigunera joango dira igandean. Urriaren 19tik aurrera mendi astea egingo dute Arrastakakoekin

Sozializazio-paseoak gaur zortzi hasiko dira

'Ondo ibili ondo izan ekimena' aurkeztu dute gaur. Izen ematea zabalik dago

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa