
San Tomas feriaren eta gabon eskeen ondoren, aste honetan jarraituko du Legorretan Gabonetarako prestatu duten kultura egitarau bereziak. Gaur, 16:00etan, haur jolasak eta buruhandiak izango dira, plazan, Gazte Piku taleak antolatuta. Bihar , ostirala,...

Abenduaren 26, 27 eta 28an taloak egiten ikasteko aukera izango da Ataungo Barandiaran Museoan, San Gregorion. Egun horietan, 12:00etan tailerrak egingo dituzte, bisitarientzat. Ordu eta erdiko saioak izango dira. Aurrez izena eman behar da (943 18 03 ...

Ilara luzeak egin dira arratsalden Haztegi ikastolaren atarian. Urtero egiten duten jaiotza ofizialki ikusteko moduan jarri dute, eta legazpiarrek ez dute aukeratu galdu nahi izan. 18 urte daramate jaiotza egiten ikastolan, dena eskuz egindakoa izaten da, eta aurten, pàraje beroak ekarri nahi izan dituzte Legazpira. Guraso eta irakasle talde bat arduratzen da urtero jaiotza egiteaz. Lan handiko ekimena izaten da gainera, tamainaz ere handia izaten baita jaiotza. Urterik urte 20 bat laguneko taldea aritzen da lenean, eta legazpiarrentzat jada derrigorrezko hitzordua da jaiotza ikustera joatea. Lana ere ez da nolanahikoa izaten, dena eskuz egiteaz gain, irudiak mugitu egiten direlako. Aurten, adibidez, itsasontzi bat hara eta hona mugitzen da. Guztira, 20 pieza inguru mugitzen direla eraiki dute aurten jaiotza. Haztegi ikastolako jaiotza ikusi nahi duenak urtarrilaren 10era arte izango du aukera. Egun osoan zehar ikusi ahalko da, eta elementuak mugimenduan 17:00etatik 21:00etara egongo dira, egunero. Gabonetako jai egunetan, ordea, egun osoan jarriko dituzte irudiak mugimenduan.

Lazkaoko Ludotekak zerbitzu berezia emango du Gabonetako oporretan (abenduak 26, 27 eta 28, eta urtarrilak 2, 3 eta 4). Areria kultur gunean elkartuko dira, 10:30etik 13:00etara. HH3tik LH6ra bitartekoentzat da, gehienez 60 lagun. Izena emateko epea (1...

Amalur mendi elkarteak antolatuta, Esparru mendira igo eta urteroko festa «modu xumean» ospatuko dute, pandemia dela eta.

Euskal Telebistaren lehen kateak igande honetan estreinatuko du 'Baserria' saioaren bigarren denboraldia. Hiru lehiakide goierritar ariko dira bertan, bi baserritar eta kaletar bat.

Beasaingo Udalak azpimarratu du jendearen jarrera egokia izan dela, eta eskerrak eman dizkie

Aizkorri Mendi Elkarteak Euskal Herriko Mendi Federazioak Betsaidera antolatzen duen mendizale bilkurara batu dira. Igandean izango da txangoa baina ostiralean eman behar da izena

Legazpiko Kale Zaharra leku berezia da Iker Azpeitia txistulariarentzat. Herriaren erdi-erdian kokatuta dagoelako eta izaera berezia duelako batetik. Baina batez ere, txikitako oroitzapen asko dakarzkiolako.

"Iturri zaharretik ur berria" dio esaera batek, eta Amaia Iturriotz bertsolari urretxuarrak Iparragirre plazako iturrian bilatzen du emaria. Hura du herriko txoko kuttuna, «umetako garaia» gogorarazten baitio.

Telebista platoetan suelto mugitzen da Jon Balentziaga kazetari zumarragarra, baina herrira bueltan, Antio du bere txoko kuttuna. «Umetan gurasoekin joaten nintzen. Hara joateko joera genuen eta joera hori mantendu dut»

Aizkoran eta apustu munduan egin zen ezagun Joxe Ugarteburu ezkiotarra. Lehia utzi zuen, baina sasoian mantentzen da oraindik; Atxurtzara joateko ohitura du, hura baitu herriko txoko kuttunetakoa, baita bidean dagoen Santa Marina ermita ere.

Duela ia 30 urte etorri zen Jone Urain artisaua Mendarotik Itsasora, Maite Salutregirekin batera, Pott Zeramika proiektua martxan jartzera. San Bartolome elizako ataria du herriko txoko kuttuna. Eliza bera «ezagutu beharrekoa» dela dio, eta bertatik dagoen ikuspegia, «paregabea».

Erronkazalea da Juan Carlos Diez 'Soto' ormaiztegiarra. Intxaurrak ipurdiarekin puskatuz egin zen ezaguna, eta munduko bazter askotan ibilia da erakustaldiak eginez. Herrian bertan, ordea, Iraiko iturria du txoko kuttuna. Hango burdindun urak ematen dio indarra.