Aisia

II. Jostailu truke azoka egin du Aisihezi elkarteak Beasainen

Haurren joan-etorria ia etengabea izan da gaur, Loinazko San Martin plaza azpian. Etxetik jostailuak ekarri eta beste haur batzuk ekarritakoengatik trukatu dituzte. Ekimen honekin, etxean erabiltzen ez ditugun jostailuak trukatzeko aukera izatea, gaur ...

Goierriko Hitza

Legorretarrek gazte festak egingo dituzte gaurtik larunbatera arte

Legorretako Gazte Piku asanbladak gazte festak antolatu ditu, gaurtik larunbat gauera. San Joan iturrira mendi irteerarekin hasiko dira, gaur goizean. Berez atzo iluntzeko lehen pintxo-pote ekimena ere gazte festen barruan txertatu dute. Legorretako ta...

Aimar Maiz

Pintxo-pote ekimena gaur hasiko da Legorretan

Legorretako tabernetan pintxo-poteak ohi baino merkeago hartzeko modua izango dute, gaurtik aurrera. Goierriko beste herri batzuen horren errotik sartu den ohitura gaur hasiko da Legorretan ere. Asteazkenero egingo dute hasieran, eta gerora hilean behin burutzea da asmoa. Ordutegia 19:00etatik 21:00eara da. Bezeroak tabernan edaria ordaindu behar du, eta pintxo-poteen garaian mokadutxo bat doan jateko aukera izango du.  

Aimar Maiz

Alemaniako eta Frantziako abesbatza banak Ordiziako elizan kantatuko dute

Datozen egunetan maila bikaineko ahots taldeak entzuteko aukera izango dute Goierriko musikazaleek Ordiziako elizan. Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren aitzakian, Alemaniako eta Frantziako abesbatza banak kantatuko dute. Alemaniarren saioa bihar izango da, eta Frantziakoena hilaren 31n. Bi emanaldiak 20:00etan dira. Bi kontzertuak Ordiziako Udaleko kultura sailak antolatu ditu, Tolosako Ekinbide Etxearen laguntzarekin. Daarler Vocal Consort abesbatza Alemaniako Saarbruchen hirian sortu zuten zortzi lagunek (lau gizon eta lau emakume) 2009. urtearen hasieran, bakarlari errepertorioan aritzeko osagarri modura. Sardiniako Concordioa Vocis jaialdian lehen emanaldia egin eta gero, 2009an eta iaz Berlingo Nacht der Kirchen jaialdian parte hartu zuten. 2010ean, berriz, Zeru eta Lurraren artean izeneko diskoa kaleratu zuten, eta Pizzicato Excellentia saria jaso zuten lan horregatik. Mikrokosmos, talde gaztea Iaztik gaur egunera arte Alemanian, Herbereetan eta Frantzian abestu izan du batik bat Alemaniako abesbatzak, eta maiz entzun ahal izan dira haien ahotsak Saarlandengo Aintzinako Musika Egunak jaialdian. Polifonia klasikoko errepertorioa abesteaz gain, ahots musika garaikidea lantzea da haien ikurretako bat. Datorren asteazkenean, hilaren 31n, Mikrokosmos talde frantziarra izango da Ordizian. 18 eta 30 urte arteko 36 gaztek osatutako taldea da. Loic Pierre zuzendariaren eskutik sortutako abesbatza ez da ohiko taldea, korala eta sormena uztartzea baita haren ezaugarrietako bat. Errepertorioa berritzea ere taldearen helburuen [...]

Ordiziako Hitza

Egunsenti ikusgarria Beasainen

Lazaro Gonzalez Ramosek gaur goizeko egunsentiaren argazkiak bidali dizkigu Beasaindik. Irudi ikusgarriak eskaini ditu gaurko goizak, eta Gonzalezek kamerarekin harrapatu ditu.

Goierriko Hitza

Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu du Hitzarok

Hilaren 21ean Zizur Txikian ospatuko den Nafarroa Oinez festara joateko autobusa antolatu du Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak. Txartelak 10 euroan daude salgai Mujika liburudendan, Jakintza Ikastolan eta Hitzaron bertan (hitzaro@gmail.com eta 943 1...

Ordiziako Hitza

Adinekoen oporraldi programari buruz informazio emango dute Jubilatuenean

IMSERSOko oporraldi programan izena emateko epea hilaren 9a arte dago zabalik, eta horren inguruan informazioa emateko Ordiziako Jubilatuen egoitzara joan daitezke interesa duten goierritarrek. Astelehenean, hilak 8, lehenengo aldiz programan izena ema...

Ordiziako Hitza

Ordizia Kantuz, irailaren 25etik urriaren 5era

Hitzaro Euskara Elkarteak antolatutako Ordiziako Kantuz ekimena irailaren 25etik urriaren 5era izango da aurten. Formatu txikiko bi kontzertu –doan izango dira– eta kantu afari bat dira aurtengo iragarritako ekitaldiak. Hilaren 25ean Ander Matxainek eta Mikel Urdangarinek egingo dute kontzertua Garagartza plazan, 20:00etan; hilaren 28an Legorretako Pikunk taldeak joko du Urdin tabernan, 22:30ean. Ordizia Kantuz ohiko kantu afariarekin bukatuko da, urriaren 5ean. Kuxkuxtu txarangak girotuko du egun hori.

Ordiziako Hitza
TXOKO KUTTUNAK (XVII): LURDES TXIKI

«Bero handia egiten duenean oso ondo egoten da, leku itzaltsua baita»

Klinika eta geriatria laguntzaile ikasketak egin bazituen ere, lanbidez artzain eta gaztagile da Eli Elgarresta gabiriarra. Herrian bertan badu leku kuttun bat, Lurdes Txiki deitzen diotena; lasaitasun bila bertara joaten da.

TXOKO KUTTUNAK (XVI): BIDE BERDEA

«Kirola egin edota lasai paseatzeko toki aproposa da Bide Berdea»

Bizimodu osoa txirrindularitzari lotuta darama Pello Olaberria mutiloarrak, aurrena ziklista moduan, eta Euskaltel taldeko masajista moduan orain. Makina bat txoko eta bide ezagutu ditu, baina bertako Bide Berdea du kuttuna.

TXOKO KUTTUNAK (XV): MURGIZELAI PARKEA

«Herritarrontzat bilgunea da, elkartu eta egun pasa joateko tokia»

Aizkorriren magalean dago Zegama, eta paraje eta ikuspegi eder askoak ditu. Herrigunetik gertu bada, ordea, txoko berezi bat: Murgizelai parkea. Iker Zubeldia bertsolariak huraxe aukeratu du bere txoko kuttunetako bat.

TXOKO KUTTUNAK (XIV): ZERAINGO BOLATOKIA

«Bakea eta lasaitasun handia ematen didan leku kuttuna da bolalekua»

Garbiñe Alustiza bolaria bada, hein handi batean Zeraingo bolatokiak duen xarmagatik da. Aita eta anaia joaten ziren bolak botatzera, era bera ere sorgindu zuen leku hark. «Bazuen benetan zerbait leku hark, ni garai hartan erakartzen ez ninduena, baina gerora deskubritu nuena».

TXOKO KUTTUNAK (XIII): TXOMENARENA PARKEA

«Adin guztietako herritarrentzat juntaleku izan da betidanik»

Mundu zabaleko zuhaitz-espezie ugari biltzeaz gain, herritarrentzako paseorako eta elkartzeko leku ere bada Idiazabalgo Txomenarena parkea. Amaia Tellerria irakasle eta idazleak hura du txoko kuttuna. Parke horren atzean dagoen istorioa ere kontatu du.

TXOKO KUTTUNAK (XII): BASO SORGINDUA

«Naturarekin bat egiten dut eta deskonektatzera narama»

Segurako txokoak eta altxorrak ondo asko ezagutzen ditu Iosune Arrondo turismo teknikariak. Azpillako ibilbidean, Iturriberritik aurrera, «baso sorgindu itxura duen txoko bat» aukeratu du, denen artean.

TXOKO KUTTUNAK (XI): ERREKALDE AUZOA

«Errekalde auzoak, erreka ondoan, paseo leku lasaigarri bat du»

Olaberriak, herri kaskoaz eta Ihurre auzoaz haratago, badu beste auzo bat, Lazkao aldeko haranean, Errekalde izenekoa. Etxezuri sagardotegiko Garbiñe Garmendiak huraxe du toki kuttuna, leku ederra izateaz gain, «paseo leku lasaigarria» baita.

TXOKO KUTTUNAK (X): LAZKAOMENDI

«Lazkaomendira paseoan joaten naiz. Aukeran lagunekin nahiago»

Makina bat plaza eta antzokitan aritutakoa da Eider Saez, Nogen taldeko abeslari lazkaotarra. Estresetik ihes egiteko, ordea, Lazkaomendin aurkitzen du bere txoko kuttuna. Lagunekin joan eta mokadu bat egiteko leku aproposa dela dio.

TXOKO KUTTUNAK (IX): LOINAZKO SAN MARTIN PLAZA

«Makina bat ordu igaro ditut plazan lagunekin jolasean»

Gaur egun futbol zelaietan aritzen bada ere, Ane Etxezarreta Realeko jokalariak Beasaingo plazan eta bertako arkupeetan eman zituen haurtzaroko baloi kolpe gehienak. Hargatik du txoko kuttuna.

TXOKO KUTTUNAK (VIII): NAZA ALDEA

«Zuhaitzen babesean eta erreka ondoan dago, inspirazio lekua ere bada»

Hilabete beteak izan ditu Eneko Dorronsoro musikari ataundarrak, bateko eta besteko kontzertuekin. Aisialdian, toki lasaiak ditu gustuko; Ataunen baditu hainbat txoko kuttun, eta Naza aldean, erreka bazterrean dagoen txokoa da horietako bat.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa