
Ostiralean jendetza erakartzen duen 30. sagardo dastaketa egingo dute. Mutiloara joateko autobus zerbitzu bereziak egongo dira Goierriko hainbat herritatik.

San Joan zaindariaren eguna ospatzen ari dira Legazpiko auzoan. Ohiko lore bedeinkapena egin dute, eta arratsaldean txirrindulari proba izango dute. Atzo egitekoa zen belar lanen erakustaldia uztailaren 6ra atzeratu dute.

Iragan da urteko gaurik magikoena, San Joan bezpera gaua. Goierriko herri guztietan eta auzo ugaritan piztu dituzte suak, langarrari aurre eginez.

Suen gainetik salto egin ondoren, dantzan ospatu dute gaintzarrek San Joan sua.

San Joan jaien barruan haurren danborrada izan dute Seguran gaur arratsaldean. Etxeko txikiek danbor-hotsez astindu dituzte kaleak.

Segurako San Joan jaietako bigarren eguna izan da gaurkoa, kuadrilla eguna. Goibel egin arren, kuadrillak kalera atera dira

Erakustaldi bizia egingo dute igande goiz-eguerdian Telleriarte auzoan, duela 50 urte belarrarekin egiten ziren lanak gogoratzeko. Burdinola elkartea da sustatzaile nagusia, eta auzokoak laguntzaile.

Ekainaren 21etik 25era ospatuko dituzte San Joan jaiak Seguran. Hona egunez eguneko egitaraua.

Julen Izagirre Carrillo zumarragarraren Zaharrak berri lana izan da Santa Anastasia jaietako egitarauaren portada aukeratzeko lehiaketako irabazlea. Lehiaketa irabazten duen laugarren urtea da. Partaidetza handia izan da aurtengoan eta Izagirreren

Aurten ere giro onean baina ezustekoekin joan dira Geltokietako jaiak. Iaz ez zuten asto karrera egiterik izan eta aurten ez dute auzo taberna irekitzerik izan. Bizilagun batzuek kexu azaldu dira

Urretxuar eta zumarragarrek Geltokietako jaiak ospatuko dituzte gaurtik igandera bitartean. Aipatzekoa da biharko Geltoki Eguna antolatu dutela. Festak 17:45ean hasiko dira, ur-globo gudarekin. Ekitaldi hau Pagoetako bidegurutzean izango da. 18:00etan,

Zumarragarrek atzo ospatu zuten jaietako egun handia, baina gaur ere makina bat ekitaldi egon da: poniak eta zezentxoak, Alaitasuna errondailaren emanaldia, haurrentzako tailerra, zaldian ibiltzeko aukera, kuadrillen arteko Grand Prix

Santa Isabel egunak momentu berezi asko ditu. Baina gazteentzat eta koadrilentzat, Antioko jaitsierako unea da gustokoenetako bat. Txistulariz, trikitilariz nahiz txarangaz lagunduta, lagun taldeek ermitatik herrigunerainoko bidea egiten dute festa

Horra hor Gotzon Aranburuk Santa Isabel egunean grabatutako hiru bideo: Antiora igoera, ezpata-dantza eta jaitsiera.

Bihar eta etzi ere festak jarraituko du.