Jaiak

Lazkaomendiko festak

Lazkaomendin, urrezko ginga festei

Asteburuan ekitaldi jendetsuak, ikusgarriak eta gozagarriak izan dituzte Lazkaoko Lazkaomendi gainean, auzoko festetan.

Santikutzak

Santikutz jaietan Mirandaolako ola martxan jarri dute

Santikutz jaietako azken egunean Mirandaola eguna ospatu dute legazpiarreke ta bertan, urtero legez, ola martxan jarri dute.

Ekhi Congil etxarriarrak eta Ainhoa Usandizaga oriotarrak egin dute Ezkiotik Izazpira joan-etorria azkarren

San Migel festen asteburuan, 17 korrikalarik parte hartu dute korrika proba historikoan. Lehia estua eduki dute gizonezkoetan lehen sailkatuek. Bigarren, Unax Agirre Osa mutiko elgetarrak egin du. Jai-egitarau betean eta jendetsuan daude ezkiotarrak.

Lazkaomendiko festak

Pipasek paradisuko ateak itxi ditu

Lazkaomendiko Pipas jatetxe eta taberna iragan azaroan itxi zuten. 60 urteko zerbitzua eman du, eta toki estimatua izan da goierritarrentzat. Festak hasteko pregoia eurek egingo dute gaur.

Aimar Maiz
Loinatz jaiak

Rantxera erritmoz datoz jaiak

Sorpresa batekin dator Muxutruk erromeria taldea: Beasaingo jaiei eta beasaindarrei eskainitako 'Loinatz jaiak' abestia sortu dute. Igandetik astelehenerako gauerdian entzungai izango da hainbat plataformatan.

Aurkeztu dituzte Loinatz Jaiak

Beasaingo Udalak gaur argitu ditu Loinatz jaietako kartela eta egitaraua. Loinatz jaiak hasteko astebete falta da. Andramendiko haurrek eta Bareakeko kideek piztuko dute suziria

Santikutzak

Ganaduzaleek topaketa egin dute Kale Nagusian

Santikutzetako ganadu feria egin dute goizean herriko abeltzainek. Arkume errea, artisauak, herriko hainbat elkarte eta era askotako saltzaileak ere izan dira feriako protagonistak. Plazan, zirku tailerra egin dute. Gauean herri danborrada aterako da, orain arteko jendetsuena.

Hasi dira Santa Anastasia jaiak

Hasi dira Urretxuko Santa Anastasia jaiak. Pregoia ikastolakoek irakurri dute, ikastetxearen 50. urteurrena dela eta. 50 urte hauetan ikastolatik pasa diren guztiak gogoratu dituzte.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Reincidentes taldeak Urretxuko txosnetan joko du

Txosnetan ere makina bat ekitaldi antolatu dute Santa Anastasia jai hauetarako. Hasteko, gaur, 18:30ean, bertsopoteoa eta kalabazinaren igoera egingo dituzte. Bertsopoteoan Aitor Sarriegi, Mikel Iturriotz eta Aitor Salegi bertsolariek parte

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

25 urte txistuaren edertasuna aldarrikatzen

Urretxuko jaietan aspalditik antolatzen da txistularien kontzertua. Hasieran txistulariek bakarrik jotzen zuten. 1990eko hamarkadaren hasieran ekitaldiak ikusle gutxi erakartzen zituen eta txistulariek herriko gainontzeko musikariak gonbidatzea erabaki zuten. Ekimenak arrakasta

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Igartza-Loinatz auzoko jaiak dira asteburuan Beasainen

Aurten ez da bigantxarik izango

Goierriko Hitza

Lekaiok jendea behar du erraldoiak dantzan jartzeko

Santa Anastasia jaiak hemen dira eta, urtero bezala, erraldoiak dantza egitera irtengo dira. Azken urte hauetan Aldiri eta Lekaio elkarteetako kideek jarri dituzte erraldoiak dantzan, baina lekukoa pasatzeko ordua heldu

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Urretxuko jaiak ekitaldiz gainezka datoz, udalaren eta taldeen eskutik

Urretxuko Santa Anastasiak herritarrek herritarrentzat antolatutako jaiak dira eta aurtengo egitarauan ere argi eta garbi ikusten da hori: adin guztikoentzako ekitaldiak daude eta asko eta asko herriko elkarteek antolatutakoak dira.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Igandean Belokiko gurutzearen festa ospatuko da

Igandean Belokiko gurutzearen festa ospatuko dute. 11:00etan erromeria egingo dute, Zaldua anaiekin. Ondoren, meza egongo da azken urtebetean Zumarragan hil direnen alde. Bukatzeko, erromeria eta hamaiketakoa egingo dituzte. Eguraldi txarrarekin,

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Busca Isusiren jaiotzaren mendeurrena ospatuko dute igande honetan

Datorren asteartean Jose Maria Busca Isusi gastronomo zumarragarraren jaiotzaren mendeurrena beteko da eta Kofradia Gastronomikoen Kofradiak, Euskal Gastronomia Akademiak eta Zumarragako Udalak hainbat ekitaldi antolatu dituzte mendeurrena ospatzeko. Ekitaldiak igandean

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa