
Pipas jatetxekoek botako dute txupinazoa. Afizionatuen txirrindularitza proba Ixurrene parean bukatuko da, eta hiru kuadrillen arteko herriko kirol desafioa larunbatean izango da aurten.

Eric Galvez alkateak atzo eman zien aginte makila udalbatza txikiko kideei. Jaietako hainbat ekitalditan parte hartuko dute, atzo bertan txirrindulari lasterketaren sari banaketan eta haur eta gazteen danborradan izan ziren.

Itsasondoko auzoko Urkiko jai batzordeak ostiralean, larunbatean eta igandean herri afariak eta bazkariak antolatu ditu.Trikitilariek alaituko dute giroa. Saski bat zozkatuko dute

Gizonezkoen banakako kanporaketa eta emakumeen binakakoa jokatu dira, aizkoran. Harri jasotzen, Juan Iguaranen Oroimeneko txapelketaren lehenengo jardunaldia izan da.

Bittor eta Bittor Paniagua aita-semeek jantzi dituzte irabazleen txapelak.

Unai Etxeberriak (Ezkio, 2006) San Migel jaien barruan antolatu duten Urrezko Aizkorako kanporaketa jokatuko du igandean 18 urtez azpikoen mailan.

Plazan, udaletxe aurrean jendetza bilduta, hasiera eman diete legazpiarrek aurtengo Santikutz jaiei. Julian Armendariz Alaitasuna errondailako kideak irakurri du pregoia

Urrezko Aizkorako kanporaketa jokatuko da igandean. Gaur eskolarteko pilota txapelketako kanporaketak jokatuko dituzte. Maiatzaren 8an da San Migel eguna.

Pilotan Iñigo Insausti eta Unai Eguren, tokan Sergio eta Araia eta bolatan Patxi Ormazabal izan ziren irabazle.

Iluntzean sagardo dastaketa egingo dute, eta oilaskoa jarriko dute afaltzeko. Joselu Anaiak 31. urtez izango dira auzoan.

Julen Izagirrek diseinatutakoa izango da Urretxuko Santa Anastasia jaietako egitarauaren azala. Zumarragarrak hirugarren aldiz irabazi du Urretxuko lehiaketa (Zumarragakoa lautan), Nire herriko gazteei lanarekin. Iparragirreren marrazki bat ageri da azalean, herritarrei begiarekin

Ordiziako Nahikari goxoki dendakoak 2002. urtean hasi ziren mozorrotuei argazkiak ateratzen gaupasaren gauean .1.500 argazki baino gehiago bildu dituzte 14 urte hauetan

Legazpi auzoko bizilagunek urteroko festa ospatu zuten igandean. Zumarragako auzo horretako eta inguruko auzoetako 100 lagun baino gehiagok parte hartu zuten. Eguraldi bikaina eta auzoko aterpea lagun, poteoa, bazkaria eta