Azaroaren 20tik 30era luzatuko dira aurten jaiak, bi asteburutan banatuta. Lehenengo asteburuan eleganteen eta haurren egunak, nabarmentzekoak.


Europako hainbat hiritan probak egin ondoren erabaki dute bi enpresek lehenengo 10 kamioi elektrikoak seriean produzitzea.

Osasun Sailaren arabera 7 positibo atzeman dituzte atzotik Goierrin. Ordizian, Idiazabalen, Beasainen eta Urretxun daude kasu berriak.

Andramendi ikastolako ikasleek ‘KoloreKultura’ proiektua jendaurrean aurkeztu dute UsurbeAntzokian. Indarkeria matxistaren gaia landu dute, diziplina eta sortzaile desberdinak uztartuta.

Lardizabal eskolan proba-pilotua abiarazi dute, ez dakiten familiekin euskaraz bizi ahal izateko. HHko umeen %40ren gurasoak dira. ‘Arnasgune’ funtzioari eutsi nahi diote.

Parte hartzaileak 11:00etan abiatuko dira, Urretxuko Mugitegi industrialdetik. Beasainen, Zumarragan eta Bergaran topaguneak egongo dira; 11:30; 12:00 eta 12:30ean.

Ekainerako kirol eta kultur eskaintza zabala prestatu du Idiazabalgo Udalak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean. Etzi desioen sagarren bilketa egingo dute Zepaiko sagastian.

Osasun Sailaren arabera, beste 10 kasu agertu dira eskualdean. Ordizian, Idiazabalen eta Lazkaon daude positiboak.

Hilekoaren higienerako produktu bilketa "oso ondo" joan dela adierazi dute ekimenaren bultzatzaileek, eta hilekoaren probreziarekin amaitzeko urratsak ematen segiko dutela.

1762an Zumarragako alkateak bi dantzari preso hartu zituen ezpata-dantzara ez azaltzeagatik.
Ezpata-dantza Zumarragako jaietako ekitaldi nagusia da eta herriko familia guztientzat ohorea ...

San Inazio egunaren aitzakian, artzainen eta mendizaleen topaleku bihurtuko dira Urbiako zelaiak.
Mendiko erromeriak aspaldikoak dira Euskal Herrian. Meza eta ospakizun ...

Azala: Etor Telleria arkeologo segurarra, arkeologia garaikidea lantzen du.
3. orria: Mari Jose Arregi, altzagako Olagi sagardotegiko nagusia.
8-9. orriak: San Inazio eguneko ...

Beasainen, Mandubi Zelaian sortu zitzaion Etor Telleriari (Segura, 1980) arkeologiarako harra, Joxan Mujika beasaindarraren eskutik. Urte batzuetan arkeologia enpresarialean aritu ondoren ...

Atzoko osoko bilkuran Arau Subsidiarioetan aldaketa bat egitea adostu zuten, ikastolak bere eraikinak berritu ahal izateko. Aldaketa hau lehenbailehen egin behar izan dute, obra urte amaitu aurretik hasi ahal izateko.

Aparkalekua finantzatzea da helburua. Irailean parte hartze prozesu bat hasiko dute herritarrekin eta dendariekin.

Urola kirol elkarteak denboraldi berria prestatzeari ekin dio, berrikuntza nabarmenekin: klubak zuzendaritza berria du eta lehen taldeko entrenatzailea ere berria da. Presidente berria Mikel Mesonero jokalari ohia da eta entrenatzailea

Irailaren 6an Jose Maria Busca Isusi gastronomo zumarragarraren jaiotzaren mendeurrena beteko da eta Kofradia Gastronomikoen Kofradiak, Euskal Gastronomia Akademiak eta Zumarragako Udalak hainbat ekitaldi antolatu dituzte mendeurrena ospatzeko. Ekitaldiak irailaren

Abuztu hasieran hasiko dira aurtengo lehendabiziko sagar aleak jasotzen Idiazabalgo Kalbario baserrian. Ordutik San Blas jaiak bitartean izango da bertako sagarrak erosteko aukera ...

Euskadiko Udalen Elkarteak, Eudelek, Normandiako atentatua gaitzetsi du eta udalak bihar 12:00etan bost minutuko kontzentrazioak antolatzera deitu ditu. Kontzentrazio hauen helburua atentatuak gaitzestea eta biktimei elkartasuna adieraztea da. Urretxu eta

