Azaroaren 20tik 30era luzatuko dira aurten jaiak, bi asteburutan banatuta. Lehenengo asteburuan eleganteen eta haurren egunak, nabarmentzekoak.


Gaur goizean jokatu dute Euskaldun txapelketarako baliagarria izan den Emakumeen Segurako Saria. Izaro Oliveirak irabazi du lehenengo proba, eta Alice Coutinhok bigarrena

Gaurtik aurrera ez da mugikortasun mugarik ezta etxeratze agindurik izango Hego Euskal Herrian

Sare plataformak deituta presoak etxera itzultzea eskatu dute ehunka goierritarrek eskualdeko hainbat tontorretara igota.

Espainiako Gobernuak alarma egoera indargabetu eta gero, EAEko Auzitegi Nagusiak baimendutako neurriak bakarrik jarriko ditu indarrean Eusko Jaurlaritzak. Ostalaritzak 22:00ak arte zabaldu ahal izango du.

Maiatzaren 1eko goizean egin zen marrazki lehiaketa, herriko kaleetan. Lehen Hezkuntzako 40 ikaslek parte hartu zuten. Lan guztiak ikusgai daude kultur etxeko erakusketa aretoan.

Osasun Sailaren arabera, 14 kasu atzeman dituzte Goierrin azken orduetan. Gehienak Ordizian, Zumarragan, Altzagan eta Beasainen daude.

Lanek 327.000 euroko aurrekontua dute. Urte amaierarako lanei ekitea espero dute eta hiru hilabeteko iraupena izango dute

Pandemian gizartean errotu diren diskurtsoez kezkatuta, ‘Pentsatu, ez sinistu’ irratsaioa egin du Jon Urzelaik Urretxu eta Zumarragako KKinZona irratian, eta aipamen berezia jaso du CAF-Elhuyar sariketan. Zientziaren beharra aldarrikatu du.

Aitziber Osinaldek (Legazpi, 1971) mendia maite du. Azken hiru urteetan buru belarri dabil mendi lasterketetan, baina, egunen batean uztea tokatzen bazaio, ...

Amets Bide dantza taldeak eta Goierriko Bertso Eskolak elkarlanean burutu dute ikuskizuna hainbat musikariren laguntzarekin

Bere heriotzaren hamabigarren urteurrenean, lagunarteko partida jokatu dute Realak eta Urola kirol elkarteak. Partiduaren ondoren, Mujika omendu dute bertaratutakoek.

Atzo arratsaldean Seur fundazioko kamioi batek urretxuarrek eta zumarragarrak emandako materialarekin kargatutako 36 palet eraman zituen Madrilera. Handik, Asociación de Apoyo al Pueblo Sirio elkarteak Siriara bidaliko du material hori

Hilaren 25ean, 22:00etan, Mozkorra parregarri opera antzeztuko dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Opera hori Xabier Maria Munibe Peñafloridako kondeak idatzi zuen duela 250 urte eta euskaraz idatzitako lehen opera da.
