Azaroaren 20tik 30era luzatuko dira aurten jaiak, bi asteburutan banatuta. Lehenengo asteburuan eleganteen eta haurren egunak, nabarmentzekoak.


Datorren maiatzaren 14 arte eman daiteke izena, Emaneurre taldeak 14. aldiz antolatu duen txapelketan.

Goierri osoan hamabost positibo zenbatu ditu gaur Osasun Sailak. Azken asteetako daturik onena da. Lazkao ere jaitsi egin da eragin-tasaren 400eko langatik.

Beasain Hiria argazki lehiaketara 614 lan aurkeztu dira aurten; iaz baino 333 gutxiago. Francisco Javier Dominguezen 'La vida en transito' argazkiak irabazi du lehen saria

Finaleko lehenengo jardunaldia maiatzaren 16an izango da, eta partidu bat falta bazaie ere, 2. postua ziurtatuta dute. Ordiziako taldea ere sartuko da fase finalean Soraluzeri irabaziz gero

Zaldibian beste urtebete luzatu dute herri hezitzaile proiektua. Haurren eta gaztetxoen beharrak oinarri hartuta, iazko bideari segiko diote. Gaztetxoekin prozesu bat egingo dute maiatzean

Elkarrekin Ahal Dugu Ordiziak aurkeztutako mozioak erakunde guztiei eskatzen die, neurriak hartzea etxebizitza eskubidea bermatzeko. EH Bilduren babesa ere izan du

Herriko jai nagusien ordez, kultur ekitaldiz beteriko asteburua izan dute Legazpin. Sustraiak dantza taldeak ohiko dantza saioa egin du plazan, Goiz Deia txistulari bandaren eta Ezpelur dultzaineroen laguntzarekin.

Goierriko sei herri nagusietatik bostek -Beasain libratzen da- itxita jarraituko dute. Baita Ataunek eta Zaldibiak ere. Legorreta eta Olaberria atera dira zerrendatik.

Zumarragako Santa Isabel jaietako egitarauaren azala Maite Arboniesek diseinatutakoa izango da. Gaur eman dute jakitera lehiaketaren irabazlea. Minimalista kutsuko azala da: hondo zuria du, eta ezpata dantzarien zapiak ageri dira

Gorka Santesteban zumarragarra Urretxu eta Zumarragako irrati esatari ezagunena da. KKinzona irratiko izarra. Izan ere, komunikabide hori izugarri maite du eta ia hamar urte daramatza Gu ta gutarrak saioaren buru.

Igande honetan Kalegorrian jaialdiaren laugarren edizioa hasiko da. Hurrengo hiru asteburuetan kontzertuak egongo dira Urretxuko Santa Barbara aterpetxearen kanpoaldean. Aurtengo jaialdiko izar nagusiak Niño de Elche eta Anari izango dira.

Abuztuaren 23ra arte egongo da ikusgai. Ostiralero bisita gidatuak egingo dituzte.

Ostadar mendi taldeak Irurtzungo ipar-ekialdeko mendietara irteera antolatu du iganderako. Legunbetik irtengo dira eta Arriaundi (942 metro), Mendurrotz (916) eta Zarratzmendi (887) tontorrak bisitatuko dituzte. Autobusa 07:30ean irtengo da Correosetik.
