Albisteak

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Legazpiri oparitutako intxaurrondoa non landatu erabakiko dute ikasleek

Azaroan Latxartegin egin zuten ikuskizunean oparitu zioten zuhaitza herriari; ikasleek lau kokapenen artean aukeratu behar dute, eta parte hartzen dutenen artean pailazoen azken lanak zozkatuko dira.

Rafa Ruedak irekiko du Sagarock! gastronomia musikatuaren zikloa

Ordiziarrock Ekintzak Taldearen ekimen berriena da Sagarock!, eta martxoaren 5ean hasiko da. Ordiziako Tximista sagardotegian egingo dute. Sarrerak salgai daude.

KORONABIRUSA

Gaur ere 11 positibo berri atzeman dituzte Goierrin

Osasun Sailak beste 11 kasuren berri eman du Osasun Sailak. Beasainen, Idiazabalen, Legazpin eta Zumarragan agertu dira gehienak.

Goierrin 29 txirrindulari proba sartu dituzte urteko egutegian

Iazko birmoldaketaren ondotik, ohiko datetan kokatu dituzte. 14 herritan daude karrerak, gehienak juniorrenak. Ataunen dira amateurren Euskadiko Txapeketak

Javier Gonzalezen pintura lanez beteko da kultur etxeko erakusketa aretoa

Bihartik martxoaren 18ra arte egongo dira ikusgai. Aurretik kultur etxean erakutsi ez dituen lanak dira. Formatu txikiko erretratua ari da lantzen azken aldian margolari legazpiarra

Mankomunitateak era jasangarriagoan garbituko ditu 2.000 edukiontziak

Sasietak gas natural konprimituarekin dabilen kamioia erabiliko du gaurtik aurrera edukiontziak barrutik eta kanpotik modu eraginkorragoan garbitzeko. Kamioiak 300.000 euro balio du

K. Garralda Zubimendi

Itsasondoko Udalak 1.810.000 euroko aurrekontua onartu du 2021 urterako

Inoizko aurrekontu handiena izango du Itsasondoko Udalak. Miloi bat baino gehiago inbertsioetara bideratuko dute. 41 baserritara Ur Kontsorzioaren ura eramango dute

Urte amaieran hasiko da alokairu sozialeko etxeen eraikuntza lana

Eusko Jaurlaritzak 24 etxebizitza egingo ditu 2024rako. 20 gazteentzat izango dira eta beste lauak udalari emango dizkio behar sozialei erantzuna eman diezaien

Santxo-Telletxea eta Salaberria garaile, Goñiren omenezkoan

Goñi txapelketako final laurdenetako azken partidak jokatu dituzte. Lau t’erdian, Salaberriak 22 eta 10 irabazi dio Egigureni. Binaka, Santxok eta Telletxeak 22 eta 20 irabazi diete Laso eta Galartzari. Asteazkenean,

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Dolarea martxan jartzen duten herritarrak omenduko dituzte bihar Igartubeitin

Barrikotea eta bertso saioa egingo dituzte, 18:30etik aurrera.

Maialen Igartua

ALTZAGA: Artearen itzalpean

Gipuzkoako 87. udalerri izendapena duen herria da Altzaga. Etxebizitza berriak egiteak jende gehiago ekarri du, eta baita hainbat altzagar herrian gelditzea ere. Ez dute ikastetxerik, eta, garraio zerbitzuari esker, «askatasun handiagoa» dute orain.

Goierriko Hitza

Joseba Apaolazak ‘Kreditua’ antzeztuko du gaur Zelai Arizti aretoan

Joseba Apaolaza aktore urretxuarrak Kreditua lana antzeztuko du gaur Zumarragako Zelai Arizti aretoan, Zuhaitz Gurrutxagarekin batera. Antzerki saioa 22:30ean hasiko da eta sarrerak 10 euro balio du. Gazte Txartela aurkezten

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Terradellas, Fernandez eta Tardaren hitzaldiarekin hasiko da Iparra-Hegoa

Kataluniako ERC, CUP eta CDC alderdietako ordezkarien saioa Martxelo Otamendik gidatuko du. Astelehenetik asteazkenera Kataluniako eta Euskal Herriko egoera aztertuko dute Seguran

Loinaz Agirre

Bi herrientzako kiroldegi bat egitearen aldeko sinadura bilketa

Kirolari gazte talde bat sinadurak biltzen ari da bi herrientzako kiroldegi bakarra egitearen alde. Kexu dira bi kiroldegiak egoera txarrean daudelako. Dagoenek 700 sinadura baino gehiago jaso dituzte. Bihar Zumarragako

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Inoiz baino parte hartzaile gehiago Legazpi-Gabiria rallysprintean: 74 auto

Igandean izango da. 9:00etan hasiko dira egiaztatzeak Legazpiko plazan, eta 15:00etan lasterketa hasiko da.

Maialen Igartua

Erriberako orburua plazan protagonista

Martxoko lehen ferian orburuen hilabetean sartu gara, eguraldiak eragindako bitxikeri franko ahoz aho ibili den bitartean.

Lierni Elortza

Profesionalen arteko pilota partidak, bihar Ederrenan

Bihar ostirala, 22:00etan, profesionalen arteko pilota partidak jokatuko dira Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Pilota jaialdia 22.00etan hasiko da. Lehen partida binakako Promozio txapelketakoa izango da. Mendizabal III antzuolarrak eta Erostarbe urretxuarrak

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa