Albisteak

KORONABIRUSA

Beste lau positibo atzeman dituzte Goierrin

Koronabirusaren datuek beheranzko joerari eusten diote. Legazpin bi kasuagertu dira, eta bana Zaldibian eta Zegaman. Gainontzeko herrietan ez da positibo berririk agertu.

Astana, Movistar eta AG2R taldeak Ordiziako Klasikoan izango dira

Ekainaren 25ean jokatuko da Goierriko txirrindulari proba beteranoaren 98. edizioa. Euskaltel-Euskadik eta Caja Ruralek ere parte hartuko dute, besteak beste.

Itsasoko Udaleko Batzorde Kudeatzailea desegin dute

Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuen kontseiluak abenduaren 22an hartutako erabakia exekutatzeko dokumentua ere onartu dute Ezkioko eta Itsasoko udalek.

KORONABIRUSA

Positiborik gabeko egun bat, sei hilabeteren ondoren

Asteburuak datuen beheranzko joera berretsi du. Legazpi soilik dago eremu gorrian. Urretxu eta Zumarraga laranjara igaro dira. Lazkao, berriz, eremu berdean dago; Gipuzkoako herri handien artean bakarra da.

K. Garralda Zubimendi

Etxe ondoan ere, ustekabekoak

Goierri garaia hobeto ezagutzeko hainbat ibilbide proposatu ditu Antioko interpretazio zentroan egoitza duen turismo zerbitzuak. Aste Santuko kanpainari begira ere jarrita daude.

Goroskintxuko pista proiektuaren kontrako salaketa behin-behinean artxibatu du Tolosako epaitegiak

Landarlan talde ekologistak helegitea jarri du azken erabakiaren aurka, eta horrenbestez, auzibidea ez da amaitu. Foru Aldundiak "ontzat jo" du epaitegiaren autoak dioena. Gainontzeko salaketak ken ditzatela eskatu die ENBAk talde ekologistei.

Nora Tobar Espainiako txapelketan onena izan da altuera jauzian

Iazko txapelketan lortu zuen 1,71 metroko jauzia ondu eta 1,74 metro eginda urrezko domina lortu du atleta ataundarrak.

KORONABIRUSA

Egoera nabarmen hobetu da, eta kasu berrien kopurua jaitsi

Urtea hasi zenetik daturik apalenetakoa izan du Goierrik asteburuan. Ostiraletik igandera 12 positibo agertu dira. Legazpik bakarrik jarraitzen du eremu gorrian. Osasun eremuetan ere, hobera egin dute datuek.

Nerabeei eta telefonoei buruzko hitzaldia

KZguneak nera-beei eta smartphone sakeleko telefonoei buruzko hitzaldia antolatu du. Hitzaldiaren izenburua Hobe aurre hartzea sendatzea baino. Nerabeak eta smartphone-ak da. Hitzaldia asteazkenean egingo dute, 18:00etan, Zelai Arizti aretoan. Telefonoak

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ordiziako eta Beasaingo gaztelekuen I. topaketarako izena eman daiteke

Otsailaren 27an eta 28an egingo dute. 12 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago.

Goierriko Hitza

«Koordinadoran kideen formazioa indartu nahi dugu ikastaroekin»

Oihane Vicente (Zumarraga, 1988) Urretxu eta Zumarragako Koordinadora Feministako kide da sortu zenetik.Gizarte Langintza ikasketak egin zituen unibertsitatean. Donostiako gobernuz kanpoko erakunde ...

Goierriko Hitza

Zubizarreta ataundarrak Alberdiren aurka jokatuko du Zumarragan

Aste honetan Goñiren omenezko txapelketako final laurdenetako bigarren jaialdia egin dute Zumarragako Beloki pilotalekuan. Lehen partidan, lau t’erdikoan, Alberdik 22 eta 7 irabazi dio Medinari. Alberdik Iraitz Zubizarreta ataundarraren aurka

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Bilketa sistema mistoaren eta edukiontzi kolektiboen sistemaren artean hautatu beharko dute Ordizian

Martxoaren 13an egingo dute Ordizian hondakinen sistema bilketaren inguruko galdera

Goierriko Hitza

Goierri kirol elkartearen txirrindulari eskolak larunbatean aurkeztuko ditu bere taldeak

Txirrindularitza denboraldia hastera doa eta Urretxu eta Zumarragako Goierri Kirol Elkartearen txirrindularitza eskolak asteburu honetan aurkeztuko ditu bere taldeak. Urteroko moduan, Goierrikoek aurkezpen ikusgarria prestatu dute. Ekitaldia larunbatean izango da,

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Legazpi Lagunkoia egitasmoari hasiera eman diote auzoetako beharrak identifikatuz

Diagnosi fasearekin hasi dira. Goizean ibilaldia egin dute Laubide eta Urtatza auzoetan, beharrak identifikatzeko.

Maialen Igartua

Beasaingo azokaren 90 urteak

1926ko otsailaren 2a, Kandelaria eguna, asteartea, egun handia eta historikoa izan zen Beasainen: asteko azoka ofizializatu zen eguna izan baitzen.  Jose Guridi ...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa