Erasoa Barrendain plazan gertatu zen asteazkenean, GOIERRIKO HITZAk jakin ahal izan duenez.


"Bihar erailketarik gerta ez dadin borrokan ari gara gaur" lemapean, dozenaka lagun bildu dira udaletxe aurrean.

Gaur sartuko da indarrean Eusko Jaurlaritzak ostiralean onartu zuen neurrien egokitzapena. Aldameneko herrira joan ahal izango da kirola egitera edo aktibitate sozioekonomikoetara.

Ampo Ordiziak 36-12 irabazi du Les Abelles taldearen aurkako norgehiagokan

1991. urtean hasita, Euskal Herriko inauteri tradizionalak ekarri dituzte Legazpira dantza taldekoek, hainbat legazpiarren laguntzarekin. Gaur ez dute ohiko konpartsa kaleratuko, baina inauteri giroa partekatu nahi izan dute Legazpi osoarekin.

Torturatutako Urretxu eta Zumarragako 34 lagunak ere gogoratu dituzte Areizaga-Kalebarren plazan egindako elkarretaratzean.

Zelai Arizti kultur etxean egindako prentsaurrekoan fakturen baturan zaborrarekin lotutako tasak ez direla kontuan hartu adierazi dute koalizioko kideek. Uraren gaia gizarteratzea dute helburu.

18:00etan ireki dute udaletxeko areto nagusian jantziez eta argazkiz osatutako erakusketa. Igandera arte egongo da ikusgai.

Leire Jauregi ‘Asha’-k 2007an ireki zuen Urretxuko yoga eskola, eta Tolosan ere ematen ditu klaseak. 2005ean hasi zen yoga irakasle gisa lanean, eta, ordutik, yoga bihurtu du bere bizibidea eta bizimodua. Lore esentzien terapian ere aditua da.

Eibarrek eta Levantek partida jokatu zuten igandean, Ipuruan, eta Carlos Mediavilla argazkilari urretxuarrak, Dani Garcia herriko jokalariari jarraipena egiteko aprobetxatu zuen eguna. Eguraldiak askorik lagundu ez bazuen ere, Eibarrek garaipen


Txikia zenetik sentitu du gertu itsasoa Uxune Urkiak (Idiazabal, 1997). Haurra zenean traineruak itsasoan ikusten zituen, eta orain, arraunean ibiltzen da Hernaniko ...

Ostiral gauean lapurtzera sartu ziren Urretxuko Sorgintzulo kaleko beheko blokeetako garajeetara. Lapurrek balio handiko bi bizikleta lapurtu zituzten, besteak beste. Lapurrak hiru aldiz sartu dira dagoeneko Sorgintzuloko garajeetara: behin goiko blokeetara

Gaur arratsaldean Urretxuko Arte Ederren tailerraren ikastaro eta erakusketen berri eman dute. Ekitaldian, Jon Luqui alkateak, Aitor Etxeberria tailerreko irakasleak, Ana Cabezas ikasleak eta Josu Maroto ikastaro berrien koordinatzaileak parte