Albisteak

Lan istripua salatu eta hildako langilea gogoratu dute

Joan den ostiralean gertatutako lan istripu hilgarria salatzeko elkarretaratzea egin dute eguerdian Ezkion, euskal gehiengo sindikalak deituta.

Hasi dira Bilore lantegia eraisten

Zaldibiako lantegi ezagunaren orubea 2018an erosi zuen Mugertza eraikuntza enpresak, eta iazko uztailean jaso zuen eraikinak eraisteko baimena. Barrutik husteko lanak bukatuta, eraisten hasi dira, eta dorreetako bat bota dute dagoeneko.

KORONABIRUSA

Hainbat herri, biharko txostenak zer esango zain

Osasun Sailaren arabera, Goierrin beste 24 kasu atzeman dituzte. Gehienak Legazpin, Urretxun eta Ordizian. Hainbat herrik gainditzen dute eragin tasaren 500eko langa.

Sindikatuak, biharko grebari begira

ELA, LAB, SATSE, CCOO, eta UGT sindikatuek greba deitu dute Osakidetzako zentro guztietan biharko. Baliabide nahikoak dituen osasun publikoa aldarrikatu dute langileek

ariane vierbücher

Urretxuko eta Zumarragako herri kirol elkarteak garai berria hasi du

Zuzendaritza berritu du eta bazkide kanpaina abian jarri du. Bazkide izan nahi dutenek Zumarragako Zelai Arizti kultur etxera jo behar dute ostiral arratsaldean

Udaltzainak 365 egunetan ari dira lanean, urte hasieratik

Udaltzain bat gehiago dago Beasainen, eta hamasei dira, denera. Leire Artola alkateak dio «beharrezko» zerbitzua dela. Ordizian ere indartu egin dute asteburuetako zerbitzua.

K. Garralda Zubimendi

Zaldibiako udal gobernuak 1,8 milioi euro pasako aurrekontua ondu du

Udaletxe berria bukatzea, zaharra eraistea eta plaza berritzen hastea dira aurtengo lan batzuk. Berdintasun, biodibertsitate eta gizarte arloko proiektuekin jarraituko du

Balitz eta Balego

Aurten ez da berrogeita batgarrenik izango

Aurten bertan behera geratu da 41. Idiazabalgo Herri Krosa. 1981an egin zuten lehenengoa, kategoria bakarrarekin. Egun 6 kategoria dituzte eta iaz 672 korrikalarik hartu zuten parte.

Legazpiko hondakinen galdeketan 467 lagunek eman dute botoa aurretik

Atzo amaitu zen aurretiko bota emateko epea. Galdeketa etzi izango da, 09:00etatik 20:00etara.

Maialen Igartua

Muriasek Goierri maite du

Euskadi Basque Country-Murias taldean lau goierritar daude: Garikoitz Bravo, Jon Ander Insausti, Alex Aranburu eta Pello Olaberria.

Euskadi Basque Country-Murias taldea, pixkanaka, ...

Goierriko Hitza

Orklin izan da Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako sailburua

Patxi Lopez Orkliren zuzendari nagusiak urteko balantzea egin du

Goierriko Hitza

"Beharrezkoa da Gautenaren zerbitzuak lurralde osora zabaltzea"

Gipuzkoako pertsona autisten gurasoen elkartea da Gautena, eta lurraldeko 800 familiari ematen die zerbitzua. Donostian du egoitza nagusia, eta datozen urteetan zenbait zerbitzu eskualdeetara hedatzea da elkartearen gaur egungo erronka.

Maialen Igartua

Antzerki denboraldirako bonoak salgai jarriko dituzte bihar Zelai Ariztin

Bihar larunbata, 10:00etatik 13:30era, antzerki denboraldirako bonoak salduko dituzte Zelai Arizti kultur etxean. Bonoek 65 euro balio dute. Euskarazko saioetarako bonoak ere eros daitezke, 32,5 eurotan. Urretxu eta Zumarragako udalek

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Gure Esku Dagok sinadurak bilduko ditu bihar gaztetxean

Gure Esku Dago dinamikak erabakitze eskubidearen inguruko galdeketa egin behar du ekainaren 19an Goierriko 22 herrietan. Galdeketa egiteko sinadurak behar ditu. Bihar ostirala, 19:00etatik aurrera, gaztetxean sinadurak jasoko dituzte.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa