Albisteak

KORONABIRUSA

Asteburuan 53 kasu agertu dira Goierrin eta Beasainek eremu gorrian jarraituko du

Osasun Sailaren arabera, Goierrin 53 positibo agertu dira ostiraletik igandera bitartean. Beasainek eremu gorrian jarraituko du. Zegama atera egin da itxitako herrien zerrendatik. Olaberriak berriz, kezkatzeko moduko datuak ditu.

Igone Campos domina lortzetik pauso bakarrera gelditu da

Euskal selekzioak lan txukuna egin du asteburuan jokatu den Mendi Eskiko Espainiako Txapelketan. Nesken proban, laugarren bukatu du Campos zumarragarrak.

Beasain KE-k garaipena lortu du etxean

Beasainek 3-0 irabazi dio Urgatzi talde gasteiztarrari, Igor Gordobil entrenatzailearen estreinaldian.

Ostalariak, haserre

Luzatzen ari den egoeraren aurrean, haserre agertu dira Goierriko ostalariak, eta sektorea kriminalizatzeari uzteko eta konponbideak emateko eskatu dute beste behin. Beasainen eta Ordizian, elkartasun zozketak antolatu dituzte.

Zegama, asteleheneko datuen zain

Beasainen bezala, Zegaman ere udalerri mailako konfinamendua ezarri dute. Egun lasaia izan da gaurkoa, eta herritarrak pasiatzera eta ohiko zereginetara atera badira ere, ez da pilaketa handirik izan.

KORONABIRUSA

Itxita, baina ez geldirik

Herri mailako itxialdiaren lehen asteburua dute Beasainen. Herriko sarrera-irteerak kontrolatzen ari dira Udaltzaingoa eta Ertzaintza. Herritarrak, eguraldi onak lagunduta, paseoan edo kirola egitera atera dira.

Markel Olano (Gipuzkoako Ahaldun Nagusia)

«Ez da susmoa, datua da, gizarte bazterkeriak gora egin du»

Markel Olano 2007an izendatu zuten, lehenengoz, Gipuzkoako ahaldun nagusi, eta, 2011tik 2015era oposizioan egon ondoren, hamargarren urtea betetzen ari da karguan. Arduratuta dago egungo egoerarekin, baina sinetsita dago bide onean ari direla lanean.

Unai Zubeldia / Gipuzkoako Hitza

«Argentinan prestigioa du euskarak, hemen duena baino gehiago»

Dani Oiarbide (Idiazabal, 1979) euskara irakaslea da Argentinako La Plata hirian. Bi urte egin ditu bertako unibertsitatean, Euskara eta Euskal Kulturaren inguruko ikastaroa ematen.Harritu al zaitu Argentinako euskara ikasleen mailak?Ez nau guztiz harr...

Gorka Berasategi

Haurrentzako tailerrak Lizeoan

Urretxuko eta Zumarragako Udalek antolatuta, 11 urte bitarteko haurrentzako tailerrak egiten ari dira egunotan Lizeoan. Arratsaldean 16:30etik 18:30era irekiko dute. Bihar azkeneko eguna izango da, eta goizez eta arratsaldez egongo

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Sinadurak biltzen hasiko da etzi Urretxu-Zumarragako Gure Esku Dago

Ekainaren 19an herri galdeketa egin nahi du Gure Esku Dago dinamikak Goierriko 22 herrietan. Herri galdeketa hori egin ahal izateko, ordea, herritarren babesa jaso behar dute lehenik. Horretarako, sinadura bilketa

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Markeli ilusioa opari

Hamabost urteko gazte urretxuarra da Markel Lopez, beste edozein gaztek bezainbesteko bizipoza eta kemena dituena. Azaleko gaixotasun arraro bat du, ordea: epidermolisis bullosa, ...

Goierriko Hitza

Goierri garaian ere, indarkeria sexistari ez!

Barrez eta alai ageri dira Urretxu, Zumarraga, Legazpi eta Ezkio-Itsasoko gazteak argazkian. Ez da gutxigorako. Sari ederrak jaso berri dituzte; irudian beraiekin ...

Goierriko Hitza

Stihl Timbersports ikuskizuna egingo dute igandean Zumarragan

Euskal Herrian ohituak gaude aizkora erakustaldi luzeetara. Pago egurra erabiltzen da hemen normalean, egur gogorra, mozteko lanak ematen dituena. Igandean Zumarragako Euskadi plazan egingo dute erakustaldia, ordea, erabat ezberdina izango

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Zumarragako Udalak alokairu sozialera bideratuko ditu 20 etxebizitza

Zumarragako Udalak bere jabetzakoak diren 20 etxebizitza bideratuko ditu alokairu sozialera. Beren egoera ekonomiko edo sozialagatik alokairuko etxebizitzen merkatu librean sartzeko zailtasunak dituzten herritarrei etxebizitza baldintza «duinak» eskaintzea da helburua.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Olentzero, azken jentila

Esanahi eta forma asko izan ditu Olentzero edo Olentzarok: enborra, urte-garaia, ura, ogia edo giza-irudia.

Gizaldien joanean, lausotu egiten da ospakizunen esanahia; ...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa