Albisteak

Irteera-marra, behintzat, jarrita

Automobilismoko ohiko probak antolatu dituzte Goierrin 2021erako, koronabirusaren baimenarekin. Gabirian da lehen lasterketa. Lazkaoko rallyesprinta, azarora atzeratua

Filomenak sortutako etena eta gero, Sevillara begira dago Ampo Ordizia

Igandean jokatuko dute Ampo Ordiziak eta Sevillako Cienciasek, Altamiran. Neskek, berriz, Seven txapelketa dute Hernanin. Arrasatek eta Ordiziak, Euskal Ligarako taldea atera dute.

Urteko lehenengo Izalbira paseoa egin dute

Hamar lagun inguru elkartu dira 11:00etan herriko plaza nagusian. Ekimenaren helburua paseoak konpainian egitea eta adinekoen ongizatea hobetzea da.

N-1 errepidean "erreskatea" exijitu dute ostalariek

Ordiziatik abiatuta kotxe karabana egin dute Gipuzkoako ostalariek bizi duten egoeraren aurrean "irtenbideak exijitzeko". Baldintzak aldatu ezean protestekin jarraituko dutela iragarri dute.

KORONABIRUSA

Koronabirus kasuen brote bikoitza izan dute Zumarragako Ospitalean

Hainbat informazioren arabera 15 izan litezke kutsatutakoak, langileen eta pazienteen artean. Osasun sailak dio egoera kontrolpean dutela.

KORONABIRUSA

Hamazazpi kasu gehiago atzeman dituzte Goierrin

Osasun Sailaren arabera, beste hamazazpi kasu daude eskualdean. Gehienak Beasainen, Ordizian eta Ezkio-Itsason agertu dira.

Riberak Beasaingo entrenatzaile izateari utzi dio

Bi aldeek adostutako erabakia izan da. Zuzendaritzak Riberari "bihotzez" eskertu dio hiru denboraldietan egindako lana

Itsaso-Gueñes tentsio handiko linea berriaren dorreak eraiki dituzte

Itsasoko estazio elektrikotik abiatuta, Gabiria, Ezkio, Zumarraga eta Legazpi zeharkatuko ditu Goierrin. 400 kilovolt garraiatuko ditu, bi norantzetan. 73,5 kilometroko lineak 132 dorre garai ditu

Kulturgintzaren erakusleiho

Goierriko bost herritan egingo diren liburu eta disko azokak dira bertako kultur eskaintzaren erakusleiho onena.

Euskal Herriko kultur ekoizpenaren ispilu izaten dira ...

Goierriko Hitza

Gainzuri eta La Salle-Legazpi ikastetxeak elkarrekin aterako dira Gabon egunean

Azken urteetan Urretxu eta Zumarragako ikastetxeak bakoitza bere aldetik atera dira Gabon egunean. Aurten, ordea, Gainzuri eta La Salle-Legazpi ikastetxea elkarrekin aterako dira. Hala, bi ikastetxe hauetako ikasle, irakasle eta

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

'Etxeko Ura' kanpainagatik 17 pertsona saritu ditu Uggasa garapen agentziak

Urola Garaia Mankomunitateko lau herrietako 17 establezimenduk (taberna eta jatetxek) hartu dute parte ekimen honetan

Goierriko Hitza

Jostunak

Goierriko Hitza

‘Beni’, Larraza eta Ostadar omenduko ditu etzi Zumarragako Udalak

Etzi urteko kirolariak omenduko ditu Zumarragako Udalak, urtero bezala. Aurten, 2015ean hil diren Jose Manuel Benitez Beni eta Roberto Larraza omenduko dituzte, korrikalariak biak. Ostadar Mendi Taldea ere omenduko dute, bere

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Goizane protagonista plazan, txistorra udaletxe azpian

Gabonen gertutasuna txoko edergailuetan antzematen da batez ere Ordiziako azokan. Izeien salmenta asko jeitsi da, aldiz pazko lore asko saltzen dira. Kanpoko produktuen artean nobedade ugari izan dira gaurkoan, hasi marrubi eta gereziekin eta amaitu il...

Lierni Elortza

Zelai Ariztitik La Sallera doan espaloia berritzen ari dira

Iparragirre hiribideko lanak amaituta, Zumarragako Udalak Santa Lutzi osterako utzi zituen Zelai Arizti parketik La Salle Legazpi ikastetxera doan espaloia berritzeko lanak. Dagoeneko hasi dira obrekin. Zorua berritzen ari dira.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa