Albisteak

San Andres kaleko zati bat egokituko dute oinezkoek lehentasuna izan dezaten

Ekaina aurretik bukatuta izatea aurreikusi dute. Errei bakarra eta semaforoa jarriko dute udaletxetik elizara doan zatian. Irai Errotako industrialdea erakitzeko obrak udaberrian hasiko dira

EAGren aldeko plataforma legebiltzarrera gonbidatu du EH Bilduk

Legebiltzarkideek plataformako kideen iritzia ezagutzea nahi dute. Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako alkateei EAGaren alde borrokatzeko eskatu diete

Txertoa Legazpira iritsi da

Gaur jarri diete COVID-19aren aurkako txertoaren lehen dosia Santikutz Egoitzako egoiliarrei eta langileei. Eguneroko "gauza txikietara" itzultzeko lehen pausotzat hartu dute zentroan.

KORONABIRUSA

Eremu gorrian dauden herrietatik ezingo da irten

Neurriak etzi sartuko dira indarrean. Intzidentzia tasa 60ra murriztea dela helburua azpimarratu du Gotzone Sagardui Osasun Sailburuak. "Guztion onerako egin dezakegu, guztion artean"

KORONABIRUSA

Asteburuak beste 62 positibo kasu utzi ditu Goierrin

Tabernek itxita jarraituko dute Beasainen, Lazkaon eta Olaberrian. Ataunen atzera zabaldu egingo dituzte, eta Zegaman itxi.

Erreskatea exijitzeko kotxe karabana deitu dute Gipuzkoako ostalariek

'Ostalaritza aurrera' goiburupean, Ordiziatik abiatuko da ostalarien kotxe karabana. COVID-19ak sortu dien egoera ekonomikoak "erreskatea" behar duela diote.

Giro hotza eta elurra Goierriko bazterretan

Tenperatura baxuekin batera elurra ere ekarri du Filomenak Goierriko herrietara

Elurpean bada ere, bidea egiten

Goierriko hamasei herritako ehunka eta ehunka lagun kalera atera dira gaur arratsaldean Sarek euskal presoen eskubideen alde 'Bidea gara' goiburupean antolatu dituen mobilizazioetan. Elkarretaratzeak eta manifestazioak egin dituzte. Bideoa eta argazkiak albistearen barruan.

Iñaki Gurrutxaga

Bi Tarteanen zozketa eta Lainekin zumba saioa izango dira etzi

Gabonetako kanpainaren barruan, Bi Tartean merkatari elkarteak 100 euroko 20 erosketa bale zozkatuko ditu etzi, Areizaga Kalebarren plazan, 20:00etan. Abenduaren 9az geroztik erosleen artean banatu dituzte zozketan parte hartzeko txartelak.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

‘Ezinezko maletak’ liburua landuko du irakurle taldeak

Urretxu-Zumarragako euskarazko irakurle taldea ostegunean elkartuko da, 19:00etan, Zelai Arizti kultur etxean. Juanjo Olasagarreren Ezinezko maletak liburua landuko dute Gorka Azkaraterekin.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Haurren osasuna aztergai

Goierriko 220 bat familia daude Inma proiektuan, ingurumenak haurren garapenean duen eragina aztertzeko.

Jaiotzen garen momentu beretik, gure ingurunearekin jartzen gara harremanetan: airea arnasten ...

Goierriko Hitza

Bi udaletako ordezkariak Kabulgo atentatua salatzeko elkarretaratzean

Urretxuko eta Zumarragako udaletako ordezkariak Areizaga Kalebarren plazan bildu dira 12:00etan, ostiralean Kabulen (Afganistan) egindako atentatuak salatzeko eta biktimekiko elkartasuna adierazteko. Espainiar enbaxadako bi polizia hil ziren erasoan. Elkarretaratze isila

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Kabulgo atentatua salatzeko elkarretaratzea egingo dute eguerdian

Urretxuko eta Zumarragako udalek elkarretaratzea deitu dute 12:00etarako, ostiralean Kabulen (Afganistan) egindako atentatua salatzeko. Areizaga-Kalebarren plazan bilduko dira. Espainiako enbaxadako bi polizia hil ziren erasoan.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa