Albisteak

Ormaiztegiko Udalak 1.557.493 euroko aurrekontua izango du

Pandemia egoeragatik 2020an egin ez dituzten bi proiektu burutuko dituzte 2021ean. Lehen mailako gizarte laguntzak %35 igoko dituzte. Zaborbilketa tasak %11ko igoera izango du

Astotxoen arrantzarik gabe

Ez asto erakusketa eta lehiaketa, ez kale antzezpen eta ez Santa Ana elizako irudi jartzerik. Astotxo festarik ez dute ospatuko lazkaotarrek igandean, birusaren eraginpetik ihes egin ezinik.

Urtarrilaren 9an Goierriko 16 herritan egingo dituzte presoen aldeko manifestazioak

Mobilizazio gehienak 17:30ean dira. Beasainen Motxiladunen haurrei babesa agertzeko eta "gurasoak gertu nahi dituztela" aldarrikatzeko, haurrak patinetean eta motxilarekin joateko deia egin dute antolatzaileek.

Pakita Otaegi Berasategi segurarrak 100 urte bete ditu

Urtarrilaren 1ean bete zuen mendeurrena Segurako herritar zaharrena denak. Lore sorta bat oparitu diote eta Jon Iturriozek bertso bat eskaini dio.

Antzerkiaren garaia da

Urtarrilaren 15ean hasiko da Antzerki Garaiaren 28. ekitaldia. 'Txanogorritxotik otso emera' antzezlanarekin irekiko dute aurtengoa. Ordizian eta Beasainen izango dira emanaldiak

Ariane Vierbücher

Itxaropena iritsi da Goierrira

Segurako San Joan egoitzako egoiliarrak eta langileak dira COVID-19aren aurkako txertoa jaso duten lehenak. Zumarragako Argixaon atzo egin zuten txertaketa

Errege magoak Goierrira iritsi dira

Zamalkadak bertan behera geratu dira herri guztietan, baina egun berezi hauetako magiari eusteko harrerak antolatu dira Beasain, Legazpin, eta Zegaman.

Azken asteko joerari eusten diote kasuek, 24 gehiago

Zumarragan 6 kasu berri atzeman ditu Osasun sailak azken 24 orduetan, eta Lazkaon 4. Beasainen eta Ordizian hiruna zenbatu dituzte, eta Idiazabalen 2.

Goierriko Hitza

«Euskaraz lan egin nahi duen enpresa bezala identifikatzea da kontua»

Orain lau urte sortu zuten Ingudea, enpresan euskara lantzen ari ziren lantokietako ordezkariek osatuta. Formazio ikastaro emaileekin lanketa bat egin zuten iaz, ...

Goierriko Hitza

«Denborarekin, ekitaldi guztiek herria ezagutzera ematen laguntzen dute»

Iosune Arrondok (Segura, 1975) Turismoa ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Ondoren, Segurako Udalarentzat turismo egitasmo bat egin zuen. 2002an, berriz, kultur teknikari plaza ...

Goierriko Hitza

Beasaingo jostunen eta joskinen istorioak dokumentalean

Trailerra ikus daiteke dagoeneko. Abenduaren 13an izango da estreinaldia.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa