San Andres jaiak hasita, eleganteen ohiko desfilea egin dute herritarrek, aurten erraldoiez, buruhandiez eta dultzaineroez lagunduta. Arratsaldean eta gauean izango du jarraipena festak.


Legorretako Udalak antolatu dituen ekitaldien artean bertso saioa egin dute gaur arratsaldean

Aurkezpenekin bete-betean dabiltzan honetan Ataungo Herri Antzokia aukeratu dute musikariek oraingoan "Agirre" izeneko diskoa ezagutzera emateko

Gabonetako ekitaldien barruan, Mikra zirku ikuskizuna izan da gaur Idiazabalgo pilotalekuan

Jesus Bujanda 1936ko irailaren 8an fusilatu zuten Lizarrustin. Gaur, honi omenaldia egiteko asmoz, Olaberrian bildu dira herritar eta senideak

Salmentak asko jaitsi direla diote dendariek, gertuko erosle gehiago dabilen arren. Lan asko dute arraindegi eta harategiek; kanpoan jan ezin duena etxean jan nahi du jende askok

Ekaina hasieran hasi zituzten eta 1.373.673 euroko aurrekontua izan dute. Azken 20 urteetan, GI-2637 errepidean ia 15 milioi euroko inbertsioa egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Herritarren heziketaren esparrua herri guztia eta herritar denak direla oinarri hartuta, Oinherri sarean sartu da. Hezkuntzarena «ardura elkarbanatua» da. Herrian garatzeko urratsak, zehaztuta

Datorren urteko aurrekontua 14,95 milioi eurokoa izango da. PSE-EE, EAJ eta Elkarrekin Zumarragak alde bozkatu dute eta EH Bilduk abstentzioa eman du

Larunbatean, hilak 28, Ezkutuko altxorrak programaren baitako bisita gidatuak egingo dituzte Zumarragan. Legazpi dorretxea eta Andre Mari Jasokundearen parrokia hobeto ezagutzeko aukera izango da. Bi eraikinen historia, arkitektura eta beste hainbat

Odolkiak protagonismo berezia hartu zuen atzo, lehiaketaz gain, odolkia garai bateko eran egin baituzten plazan. Barazkien artean kardua eta neguko sagar gorria izan dira izar.

Zumarragako Udalak izotz gaineko patinaje pista jarriko du Gabonetan, La Salle-Legazpi ikastetxeko pilotalekuan: abenduaren 19an eta 20an 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, 22an 16:00etatik 20:00etara, 23, 26, 27, 28, 29


Pello Ramirezek (Ordizia, 1966) musika maite du eta jendeak musika maite dezan lan egiten du. Biolontxeloa, akordeoia eta pianoa jotzen ditu eta ...

Bihar arratsaldean bilduko da Urretxu-Zumarragako euskarazko irakurle taldea, 19:00etan, Zelai Arizti kultur etxean. Yolanda Arrieta idazlearen Off-on liburua izango dute hizpide, eta Gorka Azkaratek gidatuko du saioa.