Albisteak

Emakumeen lana azaleratzen jarraitzeko

‘Hariz hari sorgindu hadi!’ proiektuaren bigarren zatia lantzen ari dira Seguran: Lehen Hezkuntzako haurrei egokitutako unitate didaktiko bat. Unitatea 2021ean amaitzea da helburua, 2022an Segurako Laiotz herri eskolan aplikatzen hasteko.

KORONABIRUSA

Beste 20 kasurekin, goraka jarraitzen dute positiboek

Osasun Sailaren arabera, beste 20 positibo kasu atzeman dituzte atzeman dituzte Goierrin. Beasainen dago arreta gune nagusia.

EUSKARALDIA

Aittuk "urratzaile" izateko eskatu du

Beasaindarren %16ak Euskaraldian parte hartu du. Jende anitza batu da ekimenera, eta %20ak aurreko edizioan ez zuen parte hartu. Antolatzaileak gustura daude kopuruarekin

Diako langileek segurtasun handiagoa eskatu dute

Beasaingo eta Ordiziako langileek ordubeteko lan uztea egin dute goizean. Arratsaldean beste ordubeteko geldialdia egingo dute. Segurtasun arazo larriak dituztela salatzen dute eta zuzendaritzak kasurik ez diela egiten

Ipuin labur, labur, laburren lehiaketaren sari banaketa ekitaldia Legazpiko Euskaraldia agurtzeko

Aurtengo edizioan 783 ahobizi izan dira Legazpin, 122 belarriprest eta beste 70-bat erakundek parte hartu dute talde gisa, 140 inguru arigune osatuz. Lehiaketan 105 lan jaso dira.

Sakabanaketari aurre egiteko ardo salmenta kanpaina jarri dute martxan

Presoen bisitetako gastu ekonomikoak asetzeko izango da lortutakoa, diru bilketarako ekintzak bertan behera geratu baitira aurten. Sei botilako kaxak 60 eurotan daude salgai

Kaleak eta tokiko ekonomia suspertzeko asmoarekin dator 'Ordizia Zabalik'

Zazpigarrenez abiarazi dute laguntza programa, aurreko ekitaldietan izandako emaitza positiboengatik. Eskaerak egiteko epea zabalik dago datorren abenduaren 11ra arte

EUSKARALDIA

Euskararen eguna, ahaztu ezina

Ekitaldi xumeekin ospatu da Goierri osoan, batez ere ikastetxeetan. Zaldibian eta Legazpin kaleraino eraman dute ospakizuna ikasleek euskal musika eta dantzekin

Xabier Erostarbe pilotari urretxuarra fitxatu du Aspek

Azaroaren 22an debutatuko du Urretxuko Ederrenan

Goierriko Hitza

Anjel Etxeberriaren omenezko haur ibilaldia egingo dute igandean

Ostadar Mendi Taldeak antolatu du ibilaldia, 28. urtez. Areizaga Kalebarren plazatik aterako dira 08:30ean, eta lau ordu inguruko ibilaldia egingo dute: Santa Barbara, Lizarriturri, Irimo, Zazpi puntak, Trekutz, Nebera, Santa

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

CAFen irabaziak %26,7 jaitsi dira iaztik

2015eko irailaren 30ean, ekitaldiko irabazi garbia, Sozietateen gaineko Zergaren ondoren, 36,8 milioi eurokoa izan da; hau da, 2014ko aldi bereko irabazia baino % 26,7 txikiagoa.

Goierriko Hitza

Josetxo Zufiaurrek bi mendetako Beasaingo irakaskuntzaren historia aztertu du

Beasaingo Paperak bildumako 23. liburukiak 1715etik gaur egunera arteko Beasaingo hezkuntza laburbiltzen du .10 euroan eros daiteke euskara hutsean edo elebitan.

Goierriko Hitza

Arantxa Ruiz de Larrinaga: "Harremanak lantzea eta herri dinamika dira lehentasunak"

Zeraingo lehen emakumezko alkatea da Ruiz de Larrinaga (Donostia, 1965). Agintaldiko lehen hilabeteetako zurrunbilotik aterata, aurrera begirako asmoei buruz aritu da.

Iñaki Gurrutxaga

Itsasoarrek Kizkitzan egingo dute udazkeneko auzolana

Azaroaren 7an egingo dute; 14:30ean jarri dute hitzordua.

Goierriko Hitza

Amaia Apaolazaren omenez kontzertua egingo dute azaroaren 8an, Ordizian

Fermin Muguruza, Ruper Ordorika, Joseba Tapia, Esne Beltza eta Gose ariko dira, besteak beste, azaroaren 8ko kontzertuan

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa