San Andres jaiak hasita, eleganteen ohiko desfilea egin dute herritarrek, aurten erraldoiez, buruhandiez eta dultzaineroez lagunduta. Arratsaldean eta gauean izango du jarraipena festak.


Osasun Sailaren arabera, beste 14 kasu atzeman dituzte azken orduetan Goierrin. Ordiziak jarraitzen du arreta gune izaten. Hamasei herritan ez dago positiborik.

Legorretako Udalak eta talde feministak indarkeria matxistaren inguruko hausnarketa egingo dute. Abenduaren 13an hasita, sei saio egingo dituzte, Arremanitz kooperatibak gidatuta.

Euskal Pentsiodunen Mugimenduak egin duen deialdiarekin bat egin dute Goierriko Pentsiodunek. Larunbaterako deialdia dute, Ordizian eta Urretxun eta Zumarragan

16.633.601,15 euroko kopurua adostu dute 2021erako. Hiru ardatz bereizi ditu Aldasorok: enplegua eta langabezia, elkarteen egunerokoa eta ongizatea. Oposizioa, osorik, abstenitu egin da

Udalak 8.035.916 euroko aurrekontua onartu du 2021erako. Hiribarren-Ibabe industri guneko kalea berritzea izango da lan handiena. Inbertsioetarako 1,5 milioi jarri dituzte

Egunero izango da Legazpin haurrentzako telebista saioa, 20:00etatik aurrera. Gaztea irratia ere Legazpin izan zen atzo, Gatiburen streaming bidezko kontzertuarekin.

Osasun Sailaren gaurko txostenak 14 positibo berri jaso ditu Goierri mailan, horietatik 8 Ordizian. Gainontzeko herririk handienetan, hobera egiten ari da egoera.

Barrendain plazako eta inguruetako trafikoa moldatu egin dute gaurtik aurrera, proba moduan. Tren geltoki pareko biribilguneko trafikoa murriztea da asmoa, arriskuak gutxitzeko

Larunbatean Idiazabalen, 300 kantuzaletik gora elkartu ziren.

Kalakan eta Oreka Tx taldeen kontzerturako bi sarrera zozkatuko dira.

Daniel Aranguren Etxeberria goierritar jatorriko kubatarra Legazpin izan da bisitan. Aita zena lehen alkate abertzalea izan zen, Errepublikan. Gerragatik ihes egin behar izan ...

Lehenengo lauak goierritarrak izan dira gizonezkoetan: Angel Vazquez, Iker Zubeldia, Aitor Etxebestea eta Juan Carlos Valdivielso.

Gipuzkoako bertso txapelketako final laurdenetako lehenengo saioa jokatu da Ederrena pilotalekuan. Nerea Elustondo legazpiarrak hirugarren egin du.

Goierriko eta Gipuzkoako hainbat kantu jira talde kantuan ariko dira goiz eta arratsalde Idiazabalen

Ehunka lagun elkartu dira 11:00etan Loinazko San Martin plazan. Tolosari pasatu diote lekukoa.

Beasain Colapso taldearena izan da lehenengo kontzertua. Hamazazpi taldek joko dute gaur eta bihar Bernedo Eneako oholtzan.

Orain lau urte hasitako proiektu eta helburuei jarraipena ematea da Eñaut Telleria (Segura, 1977) alkatearen bide-orria. Datozen urteei begira udalak dituen egitasmoei buruz hitz egin du.