Albisteak

Osinberdera bisita gidatua

Aralarko Parketxeak Osinberdeko erreka eta honen ingurumariak ezagutzeko bisita gidatua antolatu du.

CAFek 35 milioi euroko galerak izan ditu urteko lehen seihilekoan

COVID-19ak gogor erasan dio: hilabetez geldirik egon dira eta salmentak nabarmen egin dute behera. Arduradunek urtea irabaziekin amaitu dezaketela uste dute

K. Garralda Zubimendi

Festa zatitxo bat hainbat lekutan

Abuztuan ez da ohiko festarik izango Gabirian, Zerainen, Itsason, Zegaman eta Brinkolan. Hala ere, hainbat herritan urteko egun berezi horiek gogoan izateko ekintzak antolatu dituzte.

l. goiburu

Bertakoa, bertatik bertara

Goierriko turismo bulegoek eskaintza zabala prestatu dute abuzturako. Segurtasun eta garbitasun neurriak beteko dituzte ekintza guztietan. Aurrez eman beharko da izena

l. agirre a. apalategi

Larunbatean amaituko du Carlos Moranek 3000kmxNahia erronkaren lehen zatia

Gaur azken-hirugarren maratoia burutu du, hogeita batgarrena. Hogeita hirugarrena larunbatean beteko du, eta bizikletari ekingo dio ondoren.

Orientazio jolasa antolatu du Anduetza parketxeak abuztuaren 2an

Orientazioaren hastapenak ezagutzeaz gain, familian jolasteko aukera izango dute parte hartzaileek. 10:30etik 12:30era izango da.

Iñaki Galabideren margolanak ikusgai daude gizarte etxeko tabernan

Bere lanekin soilik egindako lehenengo erakusketa da. Abuztuaren 15era arte eta irailetik aurrera egongo da zabalik.

Bilore eraisteko lanei bide eman diete udalak eta ur zerbitzuek

2018an jabez aldatu zenetik, lantegi barruko hondakinak ateratzen aritu dira. Enpresak eraiste proiektu berria aurkeztu du, udalak egindako eskakizunak eta Eusko Jaurlaritzaren oniritzia jasota. Uraren Euskal Agentziak ikusgai jarri du proiektua eta hiru asteko epea dago erreklamazioak egiteko.

Barazkiak urritzen, landareak ugaltzen

Neguko barazkiak bukatzen ari dira eta udaberrikoak berandugo datoz; horrenbestez, eskaintza mugatua da momentu honetan.

Goierriko Hitza

«Normalean metalarekin lan egiten dut nire diseinuetan, soldatzaile izan naizelako agian»

Koldo Camacho (Beasain, 1979) soldatzaile lana utzi eta barne diseinu lanean ari da azken aldian. Londresen (Erresuma Batua) bizi da duela hiru urtetik.

...

Goierriko Hitza

Gazteekin hezkidetza lantzeko ikastaroa antolatu dute Ezkio-Itsason

Urola Garaiko Mankomunitateak emango du ikastaroa, eta etzi da izena emateko azken eguna

Maialen Igartua

«Gizonezkoek ogia banatu badezakete, guk zergatik ez? Hori da nire leloa»

Aingeru Legorburu (Zumarraga, Agiñaga, 1966) Illargi okindegian lanean hasi zen orain zortzi bat urte. Hasieran biltegian aritu zen, ogia banaketarako prestatzen. Ondoren, bi ...

Goierriko Hitza

Carlos Mediavillak errugbi argazki lehiaketa bat irabazi du Frantzian

Carlos Mediavilla argazkilari urretxuarrak errugbi argazki lehiaketa bat irabazi du Estatu frantziarreko Albi hirian. Mediavillak Ampo-Ordizia taldearen partidetan ateratako lau argazki bidali zituen eta jokalariak lokaztuta ageri direnarekin irabazi zuen

The post Carlos Mediavillak errugbi argazki lehiaketa bat irabazi du Frantzian appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Urola Garaiko BTT Maratoirako izen-ematea

Zabalik dago Urola Garaia BTT Maratoian izena emateko epea. Bihar bitartean 20 euro ordaindu beharko dute federatuek eta 30 federatu gabekoek. Aurrerantzean eta maitzaren 1era bitartean 5 euro igoko da

The post Urola Garaiko BTT Maratoirako izen-ematea appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

«Zozoakbeleariipurbeltz jendilajea gorroto dut»

ETBko Teknopolis saioko aurkezlea da Iñaki Leturia (Ormaiztegi, 1970), hala ere, jendeak gehiago ezagutzen du Bertatik Bertarako garaitik. Beti telebistan lan egin du, ...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa