Albisteak

Emakumeen Euskadiko eta Gipuzkoako txirrindulari txapelketak Seguran dira

Maila guztietako txirrindulariak lehiatuko dira, bi karreratan, igande goizean. Partaidetza oparoa espero du antolakuntzak, proba eskasiagatik. Osasun segurtasun neurriak zehaztu dituzte. Legazpiko Santikutz proba ez da irailean ere jokatuko.

Juan Mari Jauregiren oroimenez ekitaldia

Juan Mari Jauregi oroitu dute Legorretan eta Batzar Nagusieran, ETAk hil zueneko 20. urteurrenean.

Ezohiko egoeran ere, Goierriko igerilekuak erabili dituzte herritarrek

Bizpahiru aldiz soilik bete da edukiera igerileku gehienetan, eta hori gertatu denetan bainua hartzeko txandak ezarri dituzte. Idiazabalen aurten 656 bonu saldu dituzte

l. goiburu

Laugarren egunez, ez da kasu berririk agertu Goierrin

Osasun Sailaren txostenak ez du positibo berririk jaso eskualdean. Azken kasua pasa den ostiralean agertu zen, Lazkaon.

San Bartolome ermitaren inguruan indusketa lanak hasi dituzte

Astearen hasieran hasi dituzte lanak, Josu Etxezarragak gidatuta, eta arkeologo profesionalen, Gure Iraganako kideen eta Osbele Elkartekoen laguntzarekin

Zarata bidezko animalia uxatxaileak erregulatuko ditu Ataunek araudi batekin

Nekazaritzako eta basogintzako lanetan erabili ohi diren soinu gailuak arautuko ditu. Kutsadura akustikoa prebenitzea da ordenantzaren helburua. Hasierako onespena eman dio udalak

Urretxuko Udala Pagoeta auzoko haur parkea berritzen ari da

Zoruak arazo asko eman ditu eta hemendik aurrera halakorik ez gertatzea espero da. Azken margotze lanak egitea eta argiteria berritzea bakarrik falta da

Ordiziako Udalak azaldu du "kalea ixteko agindua" eman zutela edukiera gainditu zen unean bertan

Sare sozialetan zabaldu den irudia "une konkretu eta zehatz batean" hartutakoa dela eta kalea berehala itxi zutela dio udalak. Gainontzean, "ordiziarren jarrera txalogarria" izan dela azaldu dute.

Murumendiko burdin aroko herrixka ikusteko irteera antolatu du Beasainen Suhar taldeak

Larunbatetik igandera aldatu dute irteera eguna

Goierriko Hitza

Legazpiarrek jaso dituzte Gipuzkoako Ezti Lehiaketako lehen bi sariak

Erlezain eguna izan zuten atzo Zegaman, eta bertan banatu zituzten Gipuzkoako XVII. Ezti Lehiaketako sariak. Maria Teresa Madinabeitia eta Anastasio Mujika legazpiarrek jaso zituzten lehen eta bigarren sariak.

Maialen Igartua

Antioko igoera Mediavillaren begietatik

Azpian Carlos Mediavilla argazkilariak atzo Antion 55. Euskal Herriko Itzuliaren 3. etapan ateratako argazki batzuk The post Antioko igoera Mediavillaren begietatik appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Urretxuko Udalak karpa bat jarri du herritarren esku

Udalak karpa bat erosi du eta muntatuta dagoen egunetan herritarren esku egongo da. Maiatzaren 11 bitartean Gernikako Arbola plazaren luzapenean egongo da. Hilaren 19an lore azoka hartuko du eta maiatzaren

The post Urretxuko Udalak karpa bat jarri du herritarren esku appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa