Albisteak

Erkidegoak kudeatuko ditu hirugarren fasetik ateratzeko neurriak

Alarma egoera luzatzeko akordioa egin dute Espainiako Gobernuak eta EAJk. Asteazkenean aurkeztuko du luzapenaren proposamena Sanchezek Espainiako Kongresuan.

Zuzeneko ikuslerik gabeko bertso saioa Igartza Jauregian

Arrano Kultur Elkarteak antolatutako bertso saioan, Andoni Egaña, Agin Laburu, Iñaki Apalategi beasaindarra eta Nerea Ibartzabal bertsolariek hartu dute parte.

"Zukati ta danokati, bi metro ta eskuk garbi"

Zaldibiako Udalak eskuak garbitzeko uneak jarri ditu herrian zehar. Gainera, errekan bainatzeko ohar batzuk zabaldu ditu.

Eguneko udalekuak egongo dira hirugarren fasean

Ekainaren 8tik aurrera, hirugarren fasean, aire zabaleko eta leku itxietako jarduerak baimenduko dira. Bestalde, ordutegi guztiak bertan behera geratuko dira, 70 urtetik gorakoentzat barne.

Goierritar askok eskualdeko txokoak aukeratu dituzte egun pasa egiteko

Mirandaolan giro politean igaro dute eguna familan eta lagun artean

Goierriko Hitza

Aurten ez da San Joan jairik ospatuko Seguran

Aho batez hartu dute erabakia udala osatzen duten bi taldeek.

Goierriko HItza

Herritarren artean maskarak banatu dituzte Beasainen eta Ordizian

Herritarren osasuna bermatzeko egin dituzte banaketak, boluntarioen laguntzarekin.

Goierriko HItza

Presoen aldeko elkarretaratzea egin dute

Euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko aldarriarekin elkartu ziren Areizaga-Kalebarren plazan. Segurtasun neurri guztiak hartu zituzten bertaratutakoek.

Xaiko taldearen disko berezian parte hartu dute Tobera musika eskolako ikasleek

Larunbatean Donostian izango dira Toberakoak, 'EspresART en otra dimensión' ekimenaren barruan ikuskizuna eskaintzen

Maialen Igartua

Memoria historikoa berreskuratuko dute Ataunen eta Ordizian

Ataunen gaur hasiko dira ekitaldiak, 'Emakumeak Ezkaban' hitzaldiarekin. Anje Duhalderen kantaldia izango da hilaren 26an. Ordizian, bihar, 'Ahaztuen mindura' liburua aurkeztuko duteAbendua memoria historikoaren hilabetea izango da Ataunen. Gaur, Amaia...

Goierriko Hitza

Segurarrek irabazi dituzte Zerainen jokatutako bola eta toka txapelketak

Gipuzkoako Bola eta Toka Eguna dute gaur Zerainen, eta txapelketak izan dira goizean

Maialen Igartua

Goierriko taldeak 19 txirrindulari izango ditu

Iaz, Ordiziako Txirrindulari Elkartea osatzen zutenek laguntza jasotzen ez bazuten taldea utziko zutela esan zuten. Deialdiak arrakasta eduki zuen eta txirrindu eskolarekin jarraitzeko prest zegoen lantalde bat osatu zen. Baina klubaren egoera ekonomikoa txarra zen. Babesle bila hasi ziren eta Ampo kooperatiba babesle nagusia izateko prest agertu zen. Lan talde berriak eta Ampok argi zuten Goierrin txirrindularitza munduan lan egiten zuten guztiei eskaini behar zitzaiela proiektuan parte hartzeko aukera,  hala, klub berri bat sortu zuten: Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz. Horrek, Ordiziakoa eta Loinatz bere gain hartu ditu. 2014an lehen denboraldia osatu dute eta dagoeneko bigarrena prestatzen ari dira. Elite eta 23 urte azpiko taldeak 19 txirrindulari edukiko ditu 2015ean. Horietatik bederatzi berriak dira: Xabier Contreras (Limousin Cartonajes), Aitor Olaziregi (Hyundai-Caja Rural), Igor Romero (Caja Rural-Seguros RGA), Peio Goikoetxea (Baque-Campos), Aitor Gonzalez (Lizarte), Julen Irizar (Debabarrena), Asier Gandarias (Gipuzkoa), Alain Gonzalez (Gipuzkoa) eta Joaquin Torres. Aurreko denboralditik, Ander Alonso, Ahetze Arratibel, Mikel Elorza, Mikel Irizar, Xabier Jauregi, Jon Madariaga, Andoni Mateos, Mikel Matxinea, Eriko Mujika eta Josu Urrestarazuk jarraitzen dute. Zazpi txirrindulari goierritarrak dira: Alonso mutiloarra, Arratibel ataundarra, Jauregi beasaindarra, Mujika itsasondoarra, Urrestarazu idiazabaldarra, Romero ordiziarra eta Gandarias lazkaotarra. Inguruko lasterketetan ez ezik, Espainiako Kopako probetan eta hainbat itzulitan parte hartuko dute. [...]

Goiberri

Urretxuko-Zumarragako gaztetxea berrituta ireki dute

Beheko solairuko paretak margotu dituzte, eta orain gaztetxeak aurrerantzean jarraitu beharko lukeen bidea eztabaidatzen ari dira; gauean Salda Badago taldearen kontzertua izango da

Maialen Igartua

«Lehen erleak ukitu ez, eta abaraska guztia bete arte lanean uzten genituen»

Erleak betidanik ibili dira Felix Urzelairen (Urretxu, 1932) inguruan. Haurra zelarik Legazpi eta Urretxu arteko Azkuenea baserrian erlauntzak zituen bere amak jada. Amari lekukoa hartu zion eta erlezaina izan da urtetan, baita ezti egilea ere. Santa Lutzi feria ate joka dagoen honetan, bere eztia onena dela ebatzi du behin azokako epaimahaiak, eta bitan bigarren saria jaso du. Tailerreko lanak uzten zion denboran aritzen zen erleekin. Azkuenea baserriko errepidearen beste aldean dagoen lur saila erosi zenutenean hasi zinen erlauntzekin lanean, ezta? Bai. Umea nintzela erleak inguruan izan nituen beti. Ez nituen, ordea, neuk zaintzen. Gizon bat etortzen zen aldiro, eta erleak ondo zeudela esaten zigun arren, ez genuen eztirik ateratzen. Gero, amaren anaia zaharrenari egokitu zitzaion Azkuenea baserria maiorazkoagatik. Bi urteko epean handik atera beharrean egon ginen eta pareko saila erosi genuen. Erlauntzak jarri genituen han ere eta eztia ateratzen hasi ginen. Nola gogoratzen duzu eztia ateratzen hasi zinetenekoa? Ez zen lan erraza. Eztia husteko gailurik ez genuen. Horrenbestez, nik neuk 200 kilo jasotzeko ontzi bat asmatu nuen. Gailuari esker, abaraska guztiak goitik behera garbitu ahal genituen eta eztia garbi-garbi ateratzen zen gailuak zuen motor bati esker. Aurretik zailagoa zen, abaraskak banan-banan  hustu behar genituen eskuz. Puskatu egiten zitzaizkigun eta argizaria [...]

Goiberri
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa