San Andres jaiak hasita, eleganteen ohiko desfilea egin dute herritarrek, aurten erraldoiez, buruhandiez eta dultzaineroez lagunduta. Arratsaldean eta gauean izango du jarraipena festak.


Josean Larrea legazpiarrak partekatu du bere YouTube kanalean. Hotsikus Zinema Taldeak jaso zuen eguneko kronika garaiko ikus-entzunezko baliabideekin.

Konfinamenduak bete-betean eragin die artzain eta gaztagileei, martxoaren erdian baitziren gazta saltzen hastekoak. Askok, Eli Gorrotxategik tartean, etxez etxeko banaketaren aldeko apustua egin dute.

Astelehenetik irekitzeko baimena badute ere, elkarte gehienek ez dituzte ateak zabaldu, segurtasun arauak betetzeak lan eta inbertsio handia eskatzen baitu. Ormaiztegiko Barduliarrak eta Brinkolako Armuño dira irekitzen aurrenekoetakoak.

Goierrin 1985etik 2000ra Lehen Hezkuntzan euskara ikasteko programak ikertuko ditu Asier Etxenike soziologo irabazleak. Programak aplikatzeko moduek zer eragin duten ebatziko du

Loinatz Jaiei herri kirol probek eta Dantza Topaketen Egunak ematen die errematea, baina aurtengoan ez dira egongo. Egutegian ordezko egunik ez dute

Itxialdiaren ondoren, zabaltzen hasi diren sagardotegi, jatetxe eta elkarteetan probatu ahal izango da botilaratutako euskal sagardoa. Igartubeiti baserri museoak ekainaren 2an zabalduko ditu ateak

Martxoko, maiatzeko eta ekaineko emanaldiak bertan behera utzi badituzte ere, Facebook-en duten kanalaren bidez jarraitu dute harremanetan herriko zinezaleekin. Udazkenean ekingo diote jardunari.

Landarlanek eta On etxeak ekoitzitako 'Aralar, mundua leku den lurra' ikuskariko irudiak eta zati literarioa argitaratu ditu Ereinek liburu batean. Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel dira testugileak

Gaztarekin zerikusia duten hamar herrik sortu dute elkartea, elkarlana sustatzeko; Idiazabalen egin dute lehen foroa, eta martxoan berriro elkartuko dira

Antza denez, 1944an, Gipuzkoako eski txapelketa antolatu zuen Candanchu Ski Club elkarteak Otzaurteko (Zegama) gainean. Bentaren atzealdeko zelaian behera ibiltzen ziren garai hartan eskiatzaileak. Oraindik ere han dago zelaia, baina dagoeneko eskiatz...

Ezkio-Itsasoren desanexio prozesua aurrera doa: udalak aldundiaren esku jarri ditu txosten juridikoa eta ekonomikoa, eta datozen hauteskundeak baino lehen herri kontsulta egitea lortu nahi dute.

Txalo produkzioen eskutik, eta Urretxu-Zumarragako Antzerki Denboraldiaren barruan, Ondoko hilobiko tipoa antzezlana aurkeztuko dute gaur, 22:30ean, Zelai Arizti aretoan, Zumarragan. Aitziber Garmendia eta Iker Galartza dira protagonistak; zuzendaria, Begoña Bilbao da.
The post ‘Ondoko hilobiko tipoa’ gaur, Zelai Ariztiko taulan appeared first on Otamotz.

Zumarragako Udalak, udalerriko zerbitzuei buruzko informazioa biltzen duen geozumarraga.net webgunean Gabonetako eskaintza bereziei buruzko informazioa jartzeko gonbitea egin die. Bide batez, webgunean beren negozioei buruzko informazioa eguneratzeko aukera dagoela gogoratu
The post GeoZumarragan agertzeko gonbitea egin diete dendariei appeared first on Otamotz.

Urte eta erdi darama Beasaingo udaletxeko PSOEko ordezkari gisara, Alfonso Segaderekin batera

Urretxu eta Zumarragako gaztetxea itxita egon da azken hilabeteetan. Zaharberritze lanak egin dituzte eta gaztetxearen funtzionamenduari buruzko hausnarketa prozesua egin dute. Larunbatean irekiko dute berriro. 12:00etan ate irekien jardunaldia egongo
The post Larunbatean irekiko dute gaztetxea appeared first on Otamotz.

Beasaingo osasun zentrotik gertuen dauden 40 aparkalekuak dira TAO, atzotik aurrera