Albisteak

Gose greban dauden presoei babesa Ordizian

Gose greba mugagabean zazpi egun bete ditu gaur Patxi Ruizek. Mikel San Sebastianek ere bide berdina jarraitzea erabaki du. Preso dauden kideei elkartasuna helarazteko asmoz, kalera irten dira Ordiziarrak.

Bigarren fasean aurreikusten diren aldaketak

Espainiako Gobernuak bart argitaratu ditu bigarren fasearen neurri berriak. Jatetxeak, igerilekuak eta merkataritza guneak irekiko dira. Helduentzat ezarritako ordutegiak malgutuko dira. Ikastetxeei buruzko informazio berririk ez da jaso dekretu berrian.

Ikurrinek argitu dituzte tontorrak

Lehen euskaldunak Everesteko gailurrera iritsi zireneko 40. urtemuga ospatzeko, 'Gu ere bai!' egitasmoak mendira igo eta ikurrinarekin argazkiak ateratzeko deia egin die herritarrei. Hainbat goierritarrek parte hartu dute.

Ataungo Troskaeta koba garbitzen

Atauniker, Otsotarrak eta Aranzadi elkarteek lagunduta, eta Ataungo Udalaren eta Aizpitarte espeleologia taldearen laguntzarekin, Troskaeta koba garbitu zuten iazko urtearen bukaeran, auzolanean. Aste honetan aurkeztu dute bideoa.

Presoen aurkako erasoak salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte gaurko

Ordiziako Gaztetxeak eta Zaldibiako Gazte Asanbladak elkarretaratze bana deitu dute gaurko, gose greban dagoen Patxi Ruizi elkartasuna adierazi eta presoen babesgabetasun egoera salatzeko.

Goierriko museoak dastatzeko aukera izango da etzi, Museoen Egunean

Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egin dute Ezkioko Igartubeiti eta Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoek. 'Museoa dastatu!' egitasmoaren bidez, objektu historikoak eta sukaldarien errezetak uztartuko dituzte, eta lehiaketa bat ere jarriko dute martxan.

Aralarko larreen kontrol falta salatu du Landarlanek

Ibilgailuak pistetatik kanpo ibiltzen direla salatu du ingurumen elkarteak, eta eremuan kontrolak ezartzeko eskatu dio mankomunitateari. Ganadu kopuruaren igoera kezkagarria dela diote.

Goierri, A-9ari begira

Goierriko Hitza

Goierri, Kataluniara begira

Gerturatzen ari da azkenaldian ahoz aho, egunkariz egunkari eta auzitegiz auzitegi ibili den eguna. Etzi bertan da A-9a, azken urteetan data garrantzitsu guztiek bezala dagoeneko laburdura duen eguna. Ezustekorik ezean, kataluniarrek euren burua estatu espainiarretik kanpo nahi duten ala ez esateko aukera izango dute etzi, Artur Mas presidenteak deitutako kontsulta alternatiboan. Alternatiboa, hasierako galdeketa bertan behera uzteko agindua eman baitzuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. «Ez dakigu azkenean zein egitura izango duen galdeketak, baina, nire ustez, parte hartze handia izango da, eta estatu berri bat sortzearen aldeko jarrera nagusituko da», adierazi du Andoni Santoyo ordiziarrak.  22 urte daramatza Bartzelonan bizitzen; soinu teknikari ikastaro bat egitera joan zen, Goierrira itzultzeko asmotan, baina han geratu da lana eta bikotea aurkituta. Etziko galdeketan parte hartuko du Santoyok. «‘Si i si per canviar-ho tot’ izango da nire aukera: bai eta bai, dena aldatzeko». Eta gehiengoaren aukera ere horixe izango dela uste du. «Jendea aspertuta eta nazkatuta dago Espainiatik jasotako mespretxuarekin», adierazi du. «Jendea aspertuta eta nazkatuta dago Espainiatik jasotako mespretxuarekin» Andoni Santoyo (Bartzelonan bizi den ordiziarra) Bartzelonan daramatzan 22 urteetan aldaketa handiak nabaritu ditu Santoyok. Hasieran, hara joan zenean, konturatu zen sentimendu kataluniarra Diada edo Sant Jordi egunetan baino ez zutela aldarrikatzen. «Euskal Herrian eguneroko kontua zen, kalean [...]

Goierriko Hitza

Ospitale aurreko orubea

Zumarragako Ospitalea 1984ko ekainean ireki zuten. Dagoeneko 30 urte baino gehiago igaro dira, eta, ordutik, ahal izan duen neurrian, hazi baino ez da egin. Ospitalea sei bat langilerekin ireki zuten. Larrialdi zerbitzua, laborategia eta ixa izpien ze...

Goierriko Hitza

Abenduan zabor sistema berria jarriko dute Zegaman

Edukiontzi berdea kendu eta errefusarentzako edukiontzi grisa jarriko dute. Txartelarekin irekiko dira ontzi berriak eta asteazkenetan baino ezingo da errefusa atera.

Maialen Igartua

Zaldibiako Udalak ez ditu zergak igoko 2015erako, hondakinena izan ezik

Jarduera berrien tasa kobratzen hasiko da, kudeaketa-gastuei aurre egiteko

Aimar Maiz

Igande honetan hasiko da Ordizian Barroko Aire jaialdia

Ordizian eta Ataunen izango dira musika emanaldiak igande arratsaldetan

Janire Arrondo
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa