Albisteak

Zumarragan beste bi kasu atzeman dituzte, eta Goierrin 300 dira dagoeneko

Osasun Sailaren azken datuen arabera, beste bi positibo kasu atzeman dituzte Goierrin, eta 300 dira orain artekoak. Ospitalean sendagiri berri bat eman dute, eta adinekoen egoitzetan beste 7 egoiliar sendatu dira.

Lemniskatak Youtube bidez eskainiko ditu maiatzeko hitzaldiak

Rosa Errazkin kimikariaren hitzaldia egongo da bihar. Guillermo Quindos mikrobiologoa eta Arturo Elosegi biologoa izango dira datzoen bi ostiraletan.

Langileen eskubide urraketak jasotzen ari da Bategin sarea

Osasun larrialdiaren aitzakian «langile klasearen aurkako neurriak» hartzen ari direla salatu dute. Itxialdiaren faktura langileek ordainduko dutela diote

K. Garralda Zubimendi

Zaldibian habitat naturalak babestu eta hobetzeko egitasmoa hasiko da

Igirua herri mendian bertako basoa garatzeko eta pago mugarratua babesteko ekintzak aurreikusi ditu udalak ingurumen proiektuan. Arkakako putzuan ere jardungo dira

Alarma egoeraren luzapena onartuta, lehen faserako bidean

Maiatzaren 11tik aurrera tabernetako terrazak ireki daitezke, baina ostalari asko ez dago prest. ABEEan dauden langileak pixkanaka lanen hastea eskatzen dute, besteak beste

Bankuetan ere, galtzak bete lan

Banketxeak oinarrizko jarduerakoak dira eta alarma egoeran ez diote lan egiteari utzi. Bulegoetako arduradunen arabera, Goierri garaian behealdean baino urduritasun handiagoa nabari da.

Garbiguneak eta traste zaharren bilketa, astelehenetik martxan

Sasieta Mankomunitateak koronabirusa dela eta bertan behera utzitako bi zerbitzuak martxan jarriko ditu hilaren 11tik aurrera.

Zumarragan eta Beasainen beste positibo kasu bana agertu da

Osasun Sailak beste bi positibo kasuren berri eman du gaur; Zumarragan eta Beasainen agertu dira. Zumarragako ospitalean beste lagun bat ingresatu dute.

Turismo eragileak sare sozialei buruzko tailerrean

Uggasa garapen agentziaren turismo sailak antolatuta, Goierri garaiko turismo eragileei zuzendutako Sare Sozialak II formakuntza saioa egingo dute ostiralean, urriak 24, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Saioa 09:30ean hasiko da

The post Turismo eragileak sare sozialei buruzko tailerrean appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Lan hitzarmenaren betetzea kontrolatzeko sistema ezarriko du Aldundiak GI-632 errepideko obran

Larraitz Ugarte diputatuak lan hitzarmenaren betetzea neurtzeko sistema aurkeztu du Antzuolan. Sistema hau GI-632 errepideko lanetako bi zatietan jarri da abian: Aldundiari dagokion Bergara-Antzuola zatian eta Bidegiri dagokion Antzuola-Urretxu zatian. Alde batetik, obra egiten ari diren enpresei (azpikontratatuak barne) langileen inguruko informazio guztia eskatu zaie, indarrean dauden lan hitzarmenen betetzea aztertzeko. Bestalde, obran ari diren langileentzat fitxatzeko makinak jarri dituzte.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

1.000 bat lagunek elkartasuna erakutsi diete esklerosi anizkoitza dutenei

Antiorako igoeran 600 bat lagunek parte hartu zuten atzo, eta ondoren Trintxeran egindako jaian 1.000 inguru. Gipuzkoan gaixotasun neurologiko hori duten eriekin lanean ari den Ademgi elkarteko kideen arabera «jendearen erantzuna itzela izan da». Diru bilketak batzuen garrantzia atzoko jaian, baina gaixotasuna gizarteratzea ere inportantea zen antolatzaileentzat. Dirua bildu dute, eta horrenbeste jendearen parte hartzeari esker gaixotasunaren berri zabaldu dute.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Amets Amubieta eta Maialen Aldalur azpeitiarrentzat txapela eta zapia

http://youtu.be/tlgp-CqOSfw Amets Amubieta eta Maialen Aldalur azpeitiarrek irabazi dute 38. Euskal Herriko Dantza Txapelketa, Seguran. Pozarren hartu dute albistea eta euren irakasle eta ingurukoei eskaini diote, besarkatzeari utzi ezinik. Segurako Baratze pilotalekua lepo bete da berriro, dantzaririk onenaren aukeraketa ikusteko.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa