Albisteak

San Inazio auzoan hiri azpiegitura berdea egiteko obrak hasi dituzte

Legazpiko Udalak eta Gipuzkoako Urak-ek sustatu dituzte lanak. Europar Batasuneko 'Life: Good Local Adapt' programaren laguntza dute. Astelehenean hasita, hiru hilabete iraungo dute

Ezinegona herriko tabernetan

Espainiako Auzitegi Nazionala herriko tabernen kontrako sententzia gauzatzen hasi da. Kontu korronteetako dirua hartu du eta lokalak kenduko dizkieten beldur dira Goierriko taberna eta elkarteak ere.

Odol biltegiak beteta daude

Gipuzkoako odol emaileen elkarteak kudeatzen ditu Goierriko emariak ere. Goierrin guztira, itxialdia hasi zenetik, 337 odol emate izan dira, hainbat herritan banatuta.

Etxeko atea ireki diete gremioei

Alarma egoera hasi zenetik zazpi astean, gremioek ezin izan dute etxebizitzen barruan lanik egin. Geldialdi kaltegarria izan da sektore askorentzat. Astelehenetik, has litezke. Baina ziurgabetasuna eta zalantza da nagusi.

Arrondon oinezko herribideko sarbidea konpondu dute

Ataungo oinezko herribidea konpontzeko lanetan ari da udala. Azkena, Arrondotik herribidera sartzeko zubitxoa berritu dute.

Hirugarren egunez ez dute koronabirus kasu berririk atzeman Goierrin

Azken egunetako tendentzia mantentzen ari da, eta positibo kasu berririk gabe jarraitzen du Goierrik, hirugarren egunez jarraian. Zumarragako ospitalean sei lagunek jarraitzen dute zaintzapean.

Ataunen San Isidro feriarik ez, baina herrian erosteko deia

Aurten ez dute San Isidro eguneko nekazari feriarik egingo Ataunen. Udalak babesa azaldu die lehen sektoreko ekoizleei, eta haien produktuak kontsumitzeko katalogoa osatuko dute.

Beasainen ere, bueltan da azoka

Segurtasun neurri zorrotzekin, distantziak zainduz eta gehienezko jende kopurua mugatuta egiten ari dira azoka Beasainen. Bi eremutan banatu dute, Loinazko San Martin plazan eta plazapean.

Musikaren urtaroa

Goierriko Hitza

Zelai Ariztiko pantailatik Moskuko Plaza Gorrira

Gaur, Zelai Ariztin, 22:00etan eskainiko duten opera ikuskizuna Moskuko (Errusia) Plaza Gorrian, 7.000tik gora ikusleren aurrean, Anna Netrebko eta Dmitri Hvorostovsky opera kantariek eskainitako emanaldiaren grabaketaren bertsio digitala da. Sarrerak

The post Zelai Ariztiko pantailatik Moskuko Plaza Gorrira appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa