San Andres jaiak hasita, eleganteen ohiko desfilea egin dute herritarrek, aurten erraldoiez, buruhandiez eta dultzaineroez lagunduta. Arratsaldean eta gauean izango du jarraipena festak.


Ekaitzak hainbat luizi eragin zituen Aiestaran-Erreka auzoan bereziki, eta hainbat errekastok gainezka egin zuten. Arruegi auzorako bidea ere behera etorri da zati batean. Albiste barruko bideoan ikus daiteke Zubieta baserriaren inguruan atzo iluntzean zegoen egoera.

Hirugarrenez sua piztu ondoren, susmopean zegoen pertsona atxilotu du Ertzaintzak

Konfinamendu egoera ezarri zenetik liburutegi elektronikoan Beasaingo erabiltzaile eta maileguen kopurua laukoiztu ere egin da.

Beasaingo Maddi Otamendi Irizarrek eta Ordiziako Julen Iraola Matxainek Bryan Adamsen abesti baten bertsioa grabatu dute.

Osasun Sailak Goierrin agertutako beste hiru positibo kasuren berri eman du. Ordizian, Seguran eta Ormaiztegin agertu dira azkenekoak. Zumarragako ospitalean 11 lagun daude zaintzapean, eta sendagiri bat gehiago eman dute.

Suhiltzaileak eta Babes Zibilekoak sua itzaltzeko lanean ari dira oraintxe.

UCI Txirrindularitza Elkargoari aldaketa proposatzeaz gain, osasun agintariek unean-unean ematen dituzten aholkuak bete beharko ditu.

Ohiko jarduerez gain, alarma egoeran bestelako lanak ere egiten ari dira Gurutze Gorriko boluntarioak. Behar gehien dutenei, oinarrizko elikagaiak banatzen ari dira, besteak beste.

Urretxuko eta Zumarragako udalek euskarazko DVD emanaldiak antolatu dituzte ikasturte honetarako. Igandean, 16:30ean, Barriola, San Adriango azeria pelikula emango dute Labeaga aretoan. Zozketarako txartelak euro bat balio du. Datorren astean
The post Haurrentzako DVD emanaldiak Urretxun appeared first on Otamotz.

Urretxuko Udalak Fiare banku etikoarekin hitzarmena sinatu du. Udala bazkide egin da, 1.800 euroko kapitala jarri du, eta kontu korrontea ireki du. Hitzarmena Oihane Zabaleta alkateak eta Periko Etxeburua Fiare Gipuzkoako arduradunak sinatu zuten. Ekitaldian Fiarek Goierri garaian duen taldeko kideek ere parte hartu zuten. Dagoeneko Gipuzkoako hamabi udalekin sinatu ditu hitzarmenak, tartean Ordiziakoarekin.

Atzoko osoko bilkura ArcelorMittalek abuztu amaieran iragarritako Zumarragako lantegiaren behin-behineko itxierak monopolizatu zuen. Gaia bilkuraren baitan egonda ere, ez zuten bozkatu beharreko puntu gisa sartu, informazioa emateko aukera bezala baizik. Alegia, Mikel Serrano Zumarragako alkateak lantegiaren balizko itxieraren albistea zabaldu zen egunetan egindako kudeaketaren berri eman zuen, bi orduz iraungo zuen alderdien arteko xextrari hasiera emanez. Eztabaida beroa izan zen, eta PP ez beste alderdi guztiek parte hartu zuten.

Astean behin biltzen dira Urola Garaiko Jabekuntza Eskolak Zumarragan duen egoitzan. Eskolak bere ibilbidean emandako uzta da, emakume immigrante askoren gerizpea. Sua taldea dira. Dozena bat inguru emakumek osatzen duten taldeari Sua izena jarri zioten bertan konplexuak, beldurrak, larritasunak eta gomuta txarrak erre nahi zituztelako. Eta, orduz geroztik horretan ari dira, elkar entzuten eta elkarrekin hitz egiten. Emakume bidaiariak dira, immigranteak, bestela esanda.