San Andres jaiak hasita, eleganteen ohiko desfilea egin dute herritarrek, aurten erraldoiez, buruhandiez eta dultzaineroez lagunduta. Arratsaldean eta gauean izango du jarraipena festak.


Igoera hori San Jose egoitzan proba gehiago egin direlako dela baieztatu du udalak, eta "foku hori" dela herriko datuetan eragin zuzena duena.

Dagoeneko zazpi adineko hil dira Ordiziako egoitzan. Datu ofizialen arabera, Goierrin guztira 15 lagunen heriotza izan da.

Osakidetzako ospitaleen kasuan, farmazia zerbitzuek kudeatuko dute banaketa, eta sendagaiak farmazietan jasotzen dituztenen kasuan, boluntario sareek eta Beti On telelaguntza-zerbitzuak

Ordizian 22 kasu gehiago atzeman dituzte eta Zumarragan 6 gehiago. Zumarragako ospitalean 18 lagun daude ingresatuta.

Haurdun dauden emakumezkoek inoiz baino kezka handiagoz bizi dute haurdunaldiaren azken txanpa eta erditzea. Beasaingo Miriam Martinez eta Ainara Jimeno dira horren lekuko

Eñaut Arretxe segurarrak irabazi du hirugarren denboraldiko Egunean Behin. Bigarren denboraldiko finala beste segurar batek irabazi zuen, Eneko Agirrezabalek

Koronabirusa sagardotegiek lan gehien egiten duten garaian heldu da. Gehienek Aldi Baterako Enplegu Erregulazioa eskatu dute. Batzuk sagardoa etxez-etxe saltzen ari dira

Elhuyar Fundazioak eskainitako 'Covid 19aren izurria argitzen' bideo sortaren bederatzigarren eta azken atalean, koronabirusaren sintomak eta hauen fidagarritasuna izan dute aztergai.

Joan zen astean Goierri kirol elkartearen saskibaloi saileko senior taldeko neskak Urretxurekin anaituta dagoen Schwarzenbruck herrian egon ziren. Ostiralean bertako alkateak ongi etorria egin zien eta opariak trukatu zituzten. Arratsaldean, Nuremberg-eko alde zaharra eta bertako volkfest-a bisitatu zituzten. Larunbatean AYMA-Goierri saskibaloi taldeak POST SV Nürnberg taldearen aurka jokatu zuen.

Urola Garaia Mankomunitateak arlo soziosanitarioaren alde egindako apustuaren barne, Uggasak robot bidezko errehabilitazio zentroa ireki nahi du Urretxun, Cyberdyne Inc. enpresa japoniarrarekin batera. Atzo, Cyberdyne enpresako presidentea, Yoshiyuki Sankai, Urretxun egon zen. Ospitaleko arduradunekin eta UGLEko irakasle eta ikasleekin elkartu ondoren, Labeaga aretoan prentsaurrekoa eman zuen.

http://youtu.be/l73LD7HUVsA Beasaingo gaztetxeak 10. urtemuga bete du aurten, eta hori ospatzeko, jaialdi berezia antolatu dute gaurko. Egunean zehar, bazkaria, manifestazioa eta antzerkia izango dituzte. 20:00etan hasita, berriz, kontzertu sorta izango da: Erantzun, Ignotus, The Sinners, Gaitze, Ladislao (argazkian) eta MCD taldeek joko dute.

Ekainaren 21ean Urretxuko Ederrena pilotalekuan bi herriotako artista ugari bildu zituen Herri Operaren grabaketa emango dute bihar ETB1en, 22:00etan. Herri Operaren antolakuntzak egindako grabaketa da. Kantariak, aktoreak, ikus-entzuneko artistak, musikariak,
The post Herri Opera emango dute bihar gauean ETB1en appeared first on Otamotz.
