Albisteak

Ordiziako San Jose egoitzako bi egoiliar hil dira koronabirusak jota

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, zortzi lagun hil dira azken orduetan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Goierriko Hitza

Garikoitz Maiz izango da Zelai Amenabarro alkatearen ordezkoa hurrengo hilabeteetan

Urte bukaerara arte, Garikoitz Maizek hartuko du Amenabarro alkatearen tokia, jardunean. Hirigintza eta zerbitzu arloko zinegotzia da. Alkatetza "egoera zailean" hartzea tokatu bazaio ere, "lan talde sendoa" dutela dio.

Leonardo Torres Quevedori buruzko hitzaldia sarean

Urtarrilaren 10ean egin zuen hitzaldia Lemniskataren 'Urtarrila, Matematikaren bila' zikloaren barruan.

Legazpiko Udaleko langileek banatuko dituzte azokako baserritarren produktuak

Ostiraleko azoka egitea galarazi egin du Legazpiko Udalak, baina bertako baserritarrei euren produktuak saltzeko irtenbidea eman die; telefonoz egindako enkarguak bezeroen etxeetara eramango dituzte udal langileek. Kontsumo taldeko banaketa ere egingo dute.

Goierrin 8 positibo berri agertu dira, eta hiru alta eman dituzte ospitalean

Koronabirusak jotakoak 97 dira guztira eskualdean; horietatik erdiak, Beasainen eta Ordizian daude. Zumarragako ospitalean 16 lagun daude ingresatuta, eta hiru alta eman dituzte azken orduetan.

Ordiziako Artzain Eguna bertan behera gelditu da

Alarma egoera indarrean dagoenez, eta egoera honen luzapena noiz artekoa izango den jakin gabe, herritar eta bisitarien segurtasuna bermatzea lehenetsi du Udalak. Gazta mozketari dagokionez Udalaren asmoa da, posible den bezain laster ekitaldi hori burutzea.

Covid 19aren izurria argitzen (5)

Erabateko konfinamendua

Elhuyar Fundazioak eskainitako 'Covid 19aren izurria argitzen' bideo sortaren bosgarren atalean, konfinamenduaren, bakartzearen eta berrogeialdiaren arteko ezberdintasunak azaldu ditu.

Latxa Esnea, Larsabi eta Artzai Gazta, Eusko Jaurlaritzak arkumea merkaturatzeko egindako proposamenaren kontra

Jaurlaritzak "gardentasunik gabe" jokatu duela salatu dute artzainek, eta proposamenaren aurka agertu dira. Berehalako elkarrizketa eskatu dute, "proposamen eta irtenbide adostu eta duin bat" onartzeko.

«Bi herriotako kultur arloan musika eskola ezinbestekoa da»

Edurne Iturbe (Urretxu, 1978) Sekundino Esnaola musika eskolako zuzendari berria da. Trikiti irakaslea eta trikitilaria da. Arrate Irratia lagun, txiki-txikitatik trikitiaren hotsak entzun eta haiei lotu zela dio. Musika eskolaren erronkak, indarguneak eta gabeziak zeintzuk diren azaldu du.

Otamotz.com - Albisteak

‘Her’ pelikulak irekiko du zineklub denboraldia

Butak21 zineklub taldeak irailaren 26an ekingo dio udazkeneko zineklub denboraldiari. Her filmarekin hasiko dira; iaz Spike Jonze zuzendari estatubatuarrak osatutako filma da. Teknologia berrien eta gizakiaren arteko harremanen inguruko gogoeta egiten

The post ‘Her’ pelikulak irekiko du zineklub denboraldia appeared first on Otamotz.

Otamotz.com - Albisteak

Marrazketa eta pintura ikastaroak Urretxun

Urretxuko Udalak marrazketa eta pintura ikastaroak antolatu ditu. Eskolak Aitor Etxeberriak emango ditu, Aizpurunea kultur etxean. Marrazketa ikastaroa urriaren 7an hasiko da eta eskolak astearteetan izango dira, 18:30etik 20:00etara. Pintura

The post Marrazketa eta pintura ikastaroak Urretxun appeared first on Otamotz.

Otamotz.com - Albisteak
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa