San Andres jaiak hasita, eleganteen ohiko desfilea egin dute herritarrek, aurten erraldoiez, buruhandiez eta dultzaineroez lagunduta. Arratsaldean eta gauean izango du jarraipena festak.


Plater prestatuak egiten dituzte Goierriko hainbat establezimendutan eta lanean ari dira egunotan. Lazkaoko Maitte eta Mutiloako Ostatua dira zerbitzua ematen ari direnetako batzuk.

Gainontzeko herrietan bezala, jende gutxi dabil Zegamako kaleetan. Maiatzaren 24an egitekoa zen Zegama Aizkorri maratoia ere bertan behera geratu da.

Errenta aitorpena 'online' egin beharko da jende arteko kontaktuak ekiditeko. Era mekanizatuan ere egin ahalko da osasun arduradunek baimena ematen dutenean

Legazpiarrek Agorreko Santikutz jaietan ospatuko dituzte festa nagusiak.

Zegama-Aizkorri probaren antolakuntzak zuzeneko saioa egingo du bihar, lasterketa bertan behera utzi izanak sortu dituen zalantzak argitzeko.

Osasun Sailaren gaurko txostenak datu kezkagarria eman du, beste 12 kasu gehiago atzeman baitituzte eskualdean. Zumarragako ospitalean 15 lagun daude ingresatuta eta 2 alta eman dituzte atzotik.

Beasaingo Udalak jakinarazi duenez, koronabirusagatik gaixorik zegoen bigarren egoiliar bat hil da Arangoiti adinekoen egoitzan.

Elhuyar Fundazioak eskainitako 'Covid 19aren izurria argitzen' bideo sortaren laugarren atalean, koronabirusak emakumeen artean duen eragina landu dute, haiek baitira osasungintzako langileen gehiengoa, baita zaintza lanak egiten dituztenak ere.



Zumarragako Beloki mendiko gurutzearen festa ospatuko dute irailaren 14an, igandean. Ospakizuna gurutzean bertan egingo dute, eguraldiak laguntzen badu. Erromeria 11:00etan hasiko da eta meza entzun eta gero segida izango du. Belokiko Lagunen elkarteko kideek ehunka mokadu prestatuko dituzte bisitarien artean banatzeko eta zer edana ere egongo da.

Urola futbol taldeak deialdi berezia egin die Urretxuko eta Zumarragako neskei, taldean izena eman dezaten. Izena emateko Argixao zelaira joan behar dira arratsaldez. Urolako futbol talde batzuk hasi dira jada
The post Urola futbol taldean jokatzeko neska bila appeared first on Otamotz.