Albisteak

Honetara ere moldatuko gara

Gizakiaren ezaugarri nagusietako bat egoera ia guztietara egokitzeko ahalmena da. Honetara ere moldatzen hasi gara, Zumarragan ikusi ahal den moduan.

KORONABIRUSA

Selektibitatea atzeratuta, lasai

Batxilergoko 2. mailako 502 ikasleri eragin die Goierrin atzerapenak. Azterketarako prestaketa etxean jarraituko dute. Ikas plangintza zapuztu zaiela diote

Segura eta Legazpiko aste santuko prozesioak ere bertan behera gelditu dira

Segura, Legazpi, Pasai Donibane, Azkoitia eta Hondarribiako batzordeek adostu dute erabakia. Segurako prozesioa oso aspaldikoa da; 1730. hamarkadakoa da dokumenturik zaharrena

Eskolen aldi baterako etetea "beste abisu bat eman arte" luzatu du Jaurlaritzak

Ikastetxeen lankidetza eskertu eta osasun agintarien gomendioak zorrotz betetzeko eskatu du Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak, "jardueraren normaltasunari ahalik eta lasterren" berrekin ahal izateko

Gabiriako Udalak 621.000 euroko aurrekontua izango du 2020an

Udalaren zerbitzu eraikinei irisgarritasuna hobetzeko dira proiektu nagusiak: Ostatu etxean igogailua eta Aztiriko tabernan. Wifi irekia jarriko dute hiru biziguneetan

Udal tasak eta zergak ordaintzeko epea atzeratu dute Beasainen

Beste berrikuntza bat ere sortu dute Beasainen: etxean ariketa fisikoa egiteko aplikazioa, udalak eta Masquatroren eskutik.

Pixoihalentzako edukiontzi bereziak jarriko dituzte Zaldibian eta Seguran

Zaldibian hiru tokitan jarri dituzte eta Seguran bostetan. Edukiontziak irekita egongo dira eta txartelik gabe erabil daitezke.

Ordiziako Azoka

Ordiziako azoka ere, aparteko egoeran

Ordiziako azoka egin egin dute gaur, baina aparteko neurriekin. Bederatzi saltzaile bakarrik egon dira, erabat itxitako gunean. Baserritarrak gustura agertu dira, eta udalari eskertu egin diote feria antolatzeko egindako ahalegina.

San Kristobal jaia, giro ederrean

http://youtu.be/-BCQe4Qg3oY Urteko jai egun nagusia izan dute asteburuan, Zumarragako San Kristobal auzoan. Izen bere ermitaren inguruan ospatzen den egun pasako festa da, eta aurten ere, eguraldia lagun, giro ederrean ospatu dute. Hamaiketako mezaren ondoren, auzoko gazteen herri kirol erakustaldia egin zuten. Ondoren, jatekoa eta edatekoa ere izan zen, trikiti doinuekin lagunduta.

Otamotz.com - Albisteak

Liburuen parkea ez dute Zelai Ariztitik atera

Liburuen parkea ez dute Zelai Arizti kultur etxe barrutik atera. Euria ez bazuen egin ere, mehatxua hor egon zen atzo goiz osoan zehar.  Uztailaren 24ra arte irekita egongo da, 11:30etik

The post Liburuen parkea ez dute Zelai Ariztitik atera appeared first on Otamotz.

Otamotz.com - Albisteak

Geltokietako jaiak, giro ederrean

http://youtu.be/DYVtet9Y1aQ Asteburuan giro nahasia izan bada ere, honek ez du festarako gogorik zapuztu, eta giro ederrean ospatu dituzte Geltokietako jaiak. Larunbatean jende ugari bildu zen paella erraldoiaren aitzakian, baita umeen jolasetan ere. Gauean, kontzertuek berotu zuten festa, tartean Cabbage City Rockers taldekoek (bideoan). Igandean berriz, Geltokietako festen klasiko bat den asto karrera izan zen jendetsuenetako bat (bideoan).

Otamotz.com - Albisteak

Peñagarikano zumarragarrak bigarren egin du Euskal Herriko Field Target Openean

Asteburuan Zumarragan 100 bat tiratzaile elkartu dira Euskal Herriko Field Target Openean parte hartzeko. Bi modalitate landu dituzte eta pistoietan Joseba Peñagarikano zumarragarrak bigarrena egin du irabazlearen puntu bakarrera. Ingalaterrako Nick Murphy tiratzaileak irabazi du pistoietako modalitatean. Peñagarikanok esan duenez, «Murphy bost urtetan garaile izan da eta haren ondoren geratzeak sekulako poza eman dit».

Otamotz.com - Albisteak

Bekausek irabazi du Ordiziako kuadrilen arteko futbol txapelketa

http://youtu.be/iyvSgsrMfEE Larunbatean eman zioten amaiera Ordizian kuadrilen arteko XXXV. futbol txapelketari. Perla eta Bekause taldeen artean jokatu zen finala eta azken hauek izan ziren garaile. Joan zen asteburuan Gauss taldeari 0-1 irabazita iritsi ziren finalera Bekausekoak, iaz ere finalean izan ziren, baina ez zuten garaipenik lortu.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa