San Andres jaiak hasita, eleganteen ohiko desfilea egin dute herritarrek, aurten erraldoiez, buruhandiez eta dultzaineroez lagunduta. Arratsaldean eta gauean izango du jarraipena festak.


Soilik botikak eta elikagaiak erosteko, osasun zentroetara, banketxeetara eta lantokietara joateko eta zaintza lanak egiteko irten ahalko da kalera. Oinarrizko saltokiak besterik ezingo dira ireki.

Orokorrean, gizartea errespetatzen ari da kalean gelditzeko gomendioa. Supermerkatuetan ez dira pilaketa handiak sortu arratsaldean.

Zaldibiako Udalak lan poltsa osatu du beharra duten pertsonei lagundu ahal izateko. Laguntzeko prest dauden herritarrek 680 79 54 73 telefonora idatzi behar dute.

Otoi eremuek, tabernek, elkarteek... itxita egon beharko dute bihartik aurrera. Adinekoen eguneko zentroak ere itxita egongo dira, eta bisitak mugatuta egongo dira.

46 dira jada koronabirus kasuak, eta hirutik bat ospitalean dago. Halere, azken 24 orduetan ez da gaixorik hil.

Kontseilu Errektoreak egunean bost kotxe egingo dituztela iragarri du.

Jendea lasai irten da kalera. Batzuk kirola egiteko aprobetxatu dute, tabernetako tarrezetan zerbait hartu duenik ere badago eta gehiengoak erosketak egiteko baliatu du goiza.

Herritarren laguntza eskatu du udalak adinekoei erosketekin laguntzeko, zaintza lanetan laguntzeko eta jangela solidarioak jartzeko. Prest daudenek dei dezatela 688 81 75 83 telefonora.

Gazte Asanbladak gaurko bilera deitu zuen, baina gazte asko Donostiako Piratek antolatu duten kontzertura joango diren beldurrez, bihar egitea erabaki dute. 19:00etan elkartuko dira, gaztetxean bertan, eraikineko obrei buruz hitz
The post Gaztetxeko obrei buruzko bilera bihar egingo dute appeared first on Otamotz.

Uggasa garapen agentziak nazioarteko merkataritza jardunaldia antolatu du biharko. Helburua Goierri garaiko enpresetako profesionalek nazioarteko operazioetan kontuan hartu beharrekoak ezagutzea da. Ikastaroa Sortzen enpresa haztegian emango dute, 09:00etatik 13:00etara eta
The post Nazioarteko merkataritza jardunaldia antolatu dute appeared first on Otamotz.


http://youtu.be/PGO7UFKEnMk Aurrez berak jarritako sabaiak oraindik gorago jasotzen ari dira Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak ultratrailak. Mendi lasterketen arloan Euskal Herriko proba gogorrenak dira, eta hala izaten jarraituko dute. Ostiraletik igandera bitartean jokatuko dira, ohi bezala irteera eta helmuga Beasainen dituztela. Parte-hartze kopurua ere gainditu du, iaztik. Ostiralean 657 korrikalari abiatuko dira Loinazko San Martin plazatik.