San Andres jaiak hasita, eleganteen ohiko desfilea egin dute herritarrek, aurten erraldoiez, buruhandiez eta dultzaineroez lagunduta. Arratsaldean eta gauean izango du jarraipena festak.


Berlinen egindako lanarekin oso pozik agertu da ordiziarra.

Gaurtik martxoaren 12ra bitartean eskuratu daitezke Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta arroza, pasta eta kontserba sortak.

Probaren 22. edizioa igandean jokatuko da, 61 partaiderekin. Ikuskizuna goizez hasiko da, Legazpiko plazako egiaztapen teknikoekin. Ibilbidea Kortatik Motxorro artekoa izango da

Zuhaitz landaketa eta Herrialdeen Eguna ospatuko dituzte lehen asteburuan. Bi hitzaldi izango dira errepresioaz eta 1936ko gerraz. Larunbatetik martxoaren bukaerara luzatuko da egitaraua

Produktuen eta saltzaileen joan-etorriak garaiaren araberakoak dira Ordiziako Azokan. Atzo bertan ongi etorria ilar berriei eta agurra erlezainari eta zuhaitz landare saltzaileari.

Hotz Legazpi elkarteak deituta, Itsas Salbamendu Humanitariorako manta bilketa egin dute. Eskatutakoaren bikoitza jaso dute, Legazpiko eta inguruko herrietako jendearen laguntzari esker.

Maila guztietako 38 proba antolatuko dituzte Goierrin. Emakumeen Euskadiko Txapelketa Seguran da. Erlojupekoen Gipuzkoakoak Legorretan eta Ezkion dira

Alkateak adierazi duenez, iaz baino 300.000 euro gehiago dituzte diru laguntzengatik. Gimnasioa jarriko dute, eta frontoi ondoko kantxa berritzeko lanak ere egingo dituzte


Goierri garaiko jabekuntza eskolak Sexu Askapenerako Eguna ospatuko du hilaren 26an. 19:00etan, Urretxuko kultur etxean, Zergatik izan daiteke lesbianismoa eraldaketarako praktika politikoa? mahai-ingurua egingo dute. 21.30ean, berriz, kale ekintza egingo
The post Sexu Askapenerako Eguna ospatuko dute appeared first on Otamotz.

http://www.berria.info">Berria.info- CAFek jakinarazi du berak eta Mitshubisi Corporation konpainiak lortu dutela Istanbulgo metroaren proiektu berrirako kontratua ixtea. Hamabi milioi biztanle ditu Turkiako hiriburuak eta 2000. utrean inauguratu zuen metroa. Ez da CAFek metroarentzat lan egingo duen lehen aldia, izan ere, 2009an 30 tren egin zituen Istanbulgo metroarentzat.

http://youtu.be/m5y8l6OBl0A Bederatzi lagunek hartu zuten parte ostiralean Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri elkarteak antolatutako Miñaripe jokoan. Alabaina, parte-hartzaileek ez ezik, ikusleek ere izan zuten aukera Segurako etxeen izenak, eta herriko lehengo hitzak ikasteko. Azkenean, Segurmutilo taldea izan zen lehiaketako irabazlea, baina gainontzeko lehiakideek ere jaso zituzten sariak.

Eskuz Binakako Euskal Herriko elite mailako pilota txapelketa hasi da Zumarragako Beloki pilotalekuan. Asteburuan jokatu dira lehenengo partidak eta dagoeneko sailkatu dira final aurretan neurtuko diren bikoteak. Finala ekainaren 28an jokatuko dute. Albarado-Irusta bikoteak Elezkano-Aldaperi irabazi zion aurreko ostiralean Belokin frontoian (22-16). Ostiralean bertan Santxo-Perez bikoteak Azpiri-Castillori gailendu zion (22-13).