Pablo Ferrandok eta Angel Garciak –hirugarren urtez irabazle– garaipena partekatu dute Dimako Baltzola koba eta Zegamako plaza lotu dituen abentura lasterketan.


Goierri garaiko udalek, Uggasa garapen agentziak, UGLE lanbide eskolak, ikastetxeek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Energia Planak 2019an emandako fruituak aurkeztu dituzte.

Parte-hartze egitasmoko bigarren lanketa bihar egingo dute, hiru saiotan. Plazako elementuak eta osagaiak zehaztea da zeregina. Santa Fe kaleari ere helduko zaio

Ostiralean, 18:00etan, plazan, arboladian eta eliza aurrean aldatuko dituzte zuhaitzak.

Gaurtik hasita, aste osorako egitaraurekin iritsi dira kaldereroak Ordiziara. Errondailak, saskibaloi taldeak, Jai Alai pilota taldeak eta mendizaleek jasoko dute Urrezko Zozomikotea. Larunbata izango da egun nagusia.

Seguran izango da otsailaren 29an. Euskal Herriko finala, berriz, martxoaren 14an izango da Zigoitian. Goierriko hemezortzi herritan jokatu dituzte kanporaketak

Pentsio plan horretan 45.120 euro baino gehiago dituztenek ezin dute dirua atera eta kopuru hori baino gutxiago dutenek bai. Kaltetuek plataforma bat sortu dute

Jose Migel Iturriotz kaleko lokalek lehentasuna izango dute, bertan baitaude lokal huts gehienak. Udalak lokaletako erakusleihoak biniloekin apainduko ditu kaleak alaitzeko

Ertzaintza gertaera ikertzen ari da. Beste bi lagun ere ospitalera eraman dituzte kea arnasteagatik.


http://youtu.be/5zseK9bLT14 Ekainaren 8ko Iruñea-Durango giza-katea egin dadin hamar egun geratzen direnean, Gure Esku Dago ekimenak bildu ditu 123 kilometro eskuz esku helduta osatzeko lain partaide. Gutxienez 50.000 lagun beharko zirela aurreratu zuten hasieran, eta atzo baieztatu zuten badaudela, kopuru zehatzik eman ez arren.

Etzi ekainaren 6an Zumarragako Zelai Arizti aretoan taularatuko duten euskarazko Hiru antzezlana ikusteko sarrerak salduko dituzte Zelai Arizti areto bertako leihatilan. Salmenta 19:30-20:00 eta 22:30-23:00 egingo dute. Pertsonako lau sarrera
The post ‘Hiru’ antzezlana ikusteko sarrerak salduko dituzte appeared first on Otamotz.

Bihar, 11:00etatik 13:00etara, Lomce legearen aurkako sinadurak bilduko dituzte Areizaga-Kalebarren plazan, Zumarragako udaletxe ondoko zubian, Zumarragako plazan eta Iburretako plazan. Lomceri aurkako taldeak, lege horri ezezkoa adierazteaz gain, lege hori
The post LOMCEren aurkako sinadura bilketa appeared first on Otamotz.

Ekainaren 7an Kulturen Azoka egingo dute Urretxuko Gernikako Arbola plazan, Bizikidetza eta Aniztasun Mahaiak antolatuta. Aurtengoa bigarren edizioa izango da. Ekitaldia atzo aurkeztu zuten, Gernikako Arbola plazan bertan. Aurkezpenean Bizikidetza eta Aniztasun Mahaiko Adara Rabah eta Lehksara Beya sahararrek, Sakina Ouafa marokoarrak, Bamba Keinde senegaldarrak eta Lilibet Vaca boliviarrak parte hartu zuten.

Udaberri parteko pintxo lehiaketa ekainaren 13an eta 14an egingo dute; aurtengoa zortzigarrena izango da, udazkenean egiten direnak zenbatuta. Hamabost tabernak parte hartuko dute eta gaia librea izango da. Tabernetako barrak ekainaren 13 ostiraleko 19:00etan beteko dituzte pintxoekin, eta larunbateko 21:00etaraino iraungo du lehiaketak.